|
Autobusa bete daitekeelakoan, bidaia eta bazkarirako izen-ematea bi epe desberdinetan egitea erabaki dugu. Lehen epea Plentzia Kantagune taldeko bazkideentzat izango da eta urriaren 31an bukatuko da. Bigarren epea Plentzia Kantagune taldeko bazkide ez diren gainerako lagunentzat zuzendua dago eta azaroaren 1etik azaroaren 7ra zabalduko da. Bidaiaren eta afariaren kostua partaide bakoitzeko 20€ da. Edozein kasutan, parte-hartzaileen zerrenda ordainketaren egun eta orduaren arabera osatuko da, ordainketak kontu hauetan egingo dira:
- Kutxabank ES54 2095 0062 10 9116720969
- La Caixa ES51 2100 4987 61 2100214808
- Azaroaren 1etik aurrera bazkideek ez dute inolako lehentasunik izango.
- Bazkide ez den batek ordainketa azaroaren 1a baino lehenago egingo balu, bere izen-ematea azaroaren 1ean egina bezalakoa hartuko dugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina