Menua:
|
Jatetxea bete daitekeelakoan, afarirako izen-ematea bi epe desberdinetan egitea erabaki dugu. Lehen epea Plentzia Kantagune taldeko bazkideentzat izango da eta apirilaren 30ean bukatuko da. Bigarren epea Plentzia Kantagune taldeko bazkide ez diren gainerako lagunentzat zuzendua dago eta maiatzaren 1etik maiatzaren 9ra zabalduko da. Afariaren kostua mahaikide bakoitzeko 15€ da. Edozein kasutan, afariko parte-hartzaileen zerrenda ordainketaren egun eta orduaren arabera osatuko da, ordainketak kontu hauetan egingo dira:
- Kutxabank ES54 2095 0062 10 9116720969
- La Caixa ES51 2100 4987 61 2100214808
- Maiatzaren 1etik aurrera bazkideek ez dute inolako lehentasunik izango
- Bazkide ez den batek ordainketa maiatzaren 1a baino lehenago egingo balu, bere izen-ematea maiatzaren 1ean egina bezalakoa hartuko dugu
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina