2017(e)ko apirilaren 25(a), asteartea

Grandola herrixka beltzaran

1974ko apirilaren 25ean estatu-kolpe militar bat izan zen Lisboan, honi esker amaitu zen 1926tik Portugalen zegoen erregimen politikoa edo diktadura. Estatu-kolpeari Krabelinen Iraultza edo Revolução dos Cravos esan zitzaion eta herriaren erabateko sostengua izan zuen.

"Grândola Vila Morena" José Afonsoren abestiak markatu zuen lehenengo mugimenduen hasiera, Rádio Renascença izeneko irratiak herrialde osora zabalduta. Krabelina, bestela, gertaera haien ikur bihurtu zen kalera irten ziren herritarrek soldadu matxinoekin bat egin ondoren, eta soldaduok banan-banan lore horiek paratu zituztenean euren fusilen ahoetan, bakearen sinbolo moduan.

Grândola Portugalgo hegoaldeko udalerri bat da (Setubalgo barrutikoa) eta herria ezaguna da José Afonsok konposatutako abesti honegatik.

Hauxe duzu Eñaut Elorrietak prestatutako "Grândola Vila Morena" euskal bertsioa:

      Grandola herrixka beltzaran   

      Grândola herrixka beltzaran      
      elkartasunaren lurrean
      herriak du gehien agintzen
      oi uri, zure barnean
      oi uri, zure barnean
      herriak du gehien agintzen
      elkartasunaren lurrean
      Grândola herrixka beltzaran.

      Berdintasuna aurpegietan
      lagun bat bazter bakoitzean
      Grândola herrixka beltzaran
      elkartasunaren lurrean
      elkartasunaren lurrean
      Grândola herrixka beltzaran
      berdintasuna aurpegietan
      herri bat da zure barnean.

      Adin ezezaguneko
      arte baten itzalean
      zin egin nuen gure nahia
      neure egingo nuela
      nire egingo nuela
      zure nahia herrixka beltzaran      
      zin egin nuen adineko
      arte baten itzalean
      gehien agintzen duena
      herria da zure barnean
      elkartasunaren lurrean
      Grândola, Euskal Herria... 
      ...herrixka beltzaran.


Hemen jatorrizko hitzak eta beste bertsio bat:

GRÂDOLA VILA MORENA
Portugaleraz (jatorria)Euskal bertsioa
Grândola, vila morena
Terra da fraternidade
O povo é quem mais ordena
Dentro de ti, ó cidade
Dentro de ti, ó cidade
O povo é quem mais ordena
Terra da fraternidade
Grândola, vila morena.

Em cada esquina um amigo
Em cada rosto igualdade
Grândola, vila morena
Terra da fraternidade
Terra da fraternidade
Grândola, vila morena
Em cada rosto igualdade
O povo é quem mais ordena.

À sombra duma azinheira
Que já não sabia a idade
Jurei ter por companheira
Grândola a tua vontade
Grândola a tua vontade
Jurei ter por companheira
À sombra duma azinheira
Que já não sabia a idade.
Grândola, hiri beltzarana
Anaitasunaren lurraldea
Herria da gehien agintzen duena
Zugan, hiri hori.
Zugan, hiri hori,
Herria da gehien agintzen duena
Anaitasunaren lurralde hori
Grândola hiri beletzarana.

Edozein txokotan, lagun bat
Aurpegi bakoitzean, berdintasuna
Grândola hiri beltzarana
Anaitasunaren lurraldea
Anaitasunaren lurraldea
Grândola hiri beltzarana
Aurpegi bakoitzean, berdintasuna
Herria da gehien agintzen duena.

Artearen gerizpean
Adina ezagutzen ez nuen arteapean
Adiskide izango nuela zin egin nuen
Grândola, zure borondatea
Grândola, zure borondatea
Adiskide izango nuela zien egin nuen
Artearen gerizpean
Adina ezagutzen ez nuen arteapean.

Karaokea: Gabi de la Maza

2017(e)ko apirilaren 23(a), igandea

V. Kantalaguna: Gorka Knörr


Kantaldia eta afari-omenaldia

Gorka Knörr kantari ezaguna Plentziara datorkigunez omenaldi bat prestatu diogu. Horregatik, hitzordu hau daukagu berarekin eta zurekin:
  • Eguna: maiatzaren 12an, ostirala 
  • Ordua: 19:00etan
  • Tokia:  Goñi Portala
Ondoren, kantujira bat egingo dugu eta bukatzeko afari-omenaldia izango dugu Kai Eder jatetxean 22:00etan.


Eginkizun bietarako, bai kantaldirako zein afari-omenaldirako, izen-ematea derrigorrezkoa da. Izen-emate prozesua ondoko datu-orrien bitartez egingo da:
  • Kantaldia antolatzen, kantaldia dohakoa da baina izena eman beharra dago (2017-05-02, 16:00) EGUNERAKETA: Aretoa bete da eta toki gehiagorik ez dago 
  • Afari-omenaldia antolatzen, afari-omenaldiak 15€ balio du eta diru sarrera egiteko erabili hauetariko edozein kontu:
    • KUTXABANK    ES54 2095 0062 10 9116720969 
    • LA CAIXA          ES51 2100 4987 61 2100214808 

Kanpotik zatozentzat, jarraian erakusten den mapan Goñi Portalaren eta jatetxearen kokapenak ikus daitezke:

V. Kantalaguna: afaria antolatzen

[Euskeraz]  [Gaztelaniaz]


Menua:
  • Hasierakoak: 
    • Aguakate eta mangoko tartariarra 
    • Etxeko tagliatella beltza itsas erara 
  • Plater nagusia: (aukeratzeko)
    • Txuletaren erdikoa plantxara patata frijituekin 
    • Txokoa (sepia) kipularekin plantxara 
  • Postrea:
    • Arroz-pastela 
Ogia, ardoa eta ura.


Jatetxea bete daitekeelakoan, afarirako izen-ematea bi epe desberdinetan egitea erabaki dugu. Lehen epea Plentzia Kantagune taldeko bazkideentzat izango da eta apirilaren 30ean bukatuko da. Bigarren epea Plentzia Kantagune taldeko bazkide ez diren gainerako lagunentzat zuzendua dago eta maiatzaren 1etik maiatzaren 9ra zabalduko da. Afariaren kostua mahaikide bakoitzeko 15€ da. Edozein kasutan, afariko parte-hartzaileen zerrenda ordainketaren egun eta orduaren arabera osatuko da, ordainketak kontu hauetan egingo dira:
  • Kutxabank ES54 2095 0062 10 9116720969
  • La Caixa   ES51 2100 4987 61 2100214808
Aurreko informazioarekin lotuta iruzkin pare bat, lehena PK-ren bazkideentzat eta bigarrena PK-ren bazkide ez direnentzat:
  1. Maiatzaren 1etik aurrera bazkideek ez dute inolako lehentasunik izango
  2. Bazkide ez den batek ordainketa maiatzaren 1a baino lehenago egingo balu, bere izen-ematea maiatzaren 1ean egina bezalakoa hartuko dugu
Antolaketa egoki bat aurreikusteko, Plentzia Kantagune taldeko arduradunei lagungarria zaie aldez aurretik jakitea nor etorrriko den afarira; halaber, komunikabideren bat edukitzea garrantzitsua da (telefonoa edo e-posta). Horregatik, informatua izan zaitezan datu-orri labur hau  (https://goo.gl/EbrkZq) betetzea komeni zaizu:


V. Kantalaguna: organización de la cena

[Euskeraz]  [Gaztelaniaz]


Menú:
  • Entrantes: 
    • Tartare de aguacate y mango 
    • Tagliatella negra casera a la marinera 
  • Plato principal: (a elegir)
    • Centro de chuleta a la plancha con patatas fritas 
    • Sepia a la plancha encebollada 
  • Postre:
    • Pastel de arroz 
Pan, vino y agua.


En previsión de que se complete el aforo del restaurante para la cena, se ha decidido confeccionar una lista de asistentes dividiendo el tiempo de inscripción en dos plazos, un primer plazo para la inscripción de los socios y las socias de Plentzia Kantagune que finalizará el 30 de abril y un segundo plazo para el resto de amig@s que comenzando el 1 de mayo finalizará el 9 de mayo. El coste es de 15€ por cada comensal y la lista de participantes en la cena se confeccionará con arreglo a la fecha y hora del ingreso en cualquiera de estas dos cuentas:
  • Kutxabank ES54 2095 0062 10 9116720969
  • La Caixa   ES51 2100 4987 61 2100214808
Al hilo de la anterior información un par de comentarios, el primero para las socias y los socios de PK y el segundo dirigido a las personas no asociadas:
  1. A partir del 1 de mayo los socios y las socias no tienen ningún tipo de prioridad y figurarán en la lista de comensales según la fecha y hora del ingreso realizado
  2. Las personas no asociadas que hayan hecho el ingreso antes del 1 de mayo figurarán en la lista de comensales como si su ingreso hubiera sido el 1 de mayo y estarán posicionadas antes que el resto de participantes que hubieran hecho el ingreso el mismo 1 de mayo
Desde el punto de vista organizativo es importante para Plentzia Kantagune conocer quién se apunta a la cena y contar con algún canal de comunicación (teléfono o e-mail), es por ello que si quieres estar informado/da te conviene completar este brevísimo formulario (https://goo.gl/EbrkZq) que te mostramos a continuación:


V. Kantalaguna: kantaldia antolatzen

[Euskeraz]  [Gaztelaniaz]

Gorka Knörr gonbidaturi egingo diogun kantaldi-omenaldia doakoa da baina aurretiko izen-ematea nahitaezkoa da.

ARETOAREN  TOKI  GUZTIAK  BETE  DIRA,  DATU-ORRIA  INDARGABETU  DUGU

Kantaldi-omenaldia burutuko den aretoaren edukiera bete daitekeelakoan, parte-hartzaileen zerrenda eraikitzea derrigorrezkoa dugu eta horretarako izen-ematea bi epe desberdinetan egitea erabaki dugu. Lehen epea Plentzia Kantagune taldeko bazkideentzat izango da eta apirilaren 30ean bukatuko da. Bigarren epea Plentzia Kantagune taldeko bazkide ez diren gainerako lagunentzat zuzendua dago eta maiatzaren 1etik maiatzaren 11ra zabalduko da. Edozein kasutan, omenaldiko parte-hartzaileen zerrenda datu-orri honen (https://goo.gl/xwe2ET) erantzunen egun eta orduaren arabera osatuko da. Hauxe duzu datu-orria:


Antolaketa egoki bat aurreikusteko, Plentzia Kantagune taldeko arduradunei lagungarria zaie aldez aurretik jakitea nor etorrriko den omenaldira; halaber, komunikabideren bat edukitzea garrantzitsua da (telefonoa edo e-posta). Horregatik, informatua izan zaitezan datu-orrian eremu guztiak betetzea komeni zaizu.

Izen-emate epeekin lotuta iruzkin pare bat, lehena PK-ren bazkideentzat eta bigarrena PK-ren bazkide ez direnentzat:
  1. Maiatzaren 1etik aurrera bazkideek ez dute inolako lehentasunik izango
  2. Bazkide ez den batek datu-orria maiatzaren 1a baino lehenago bete eta bidaliko balu, bere izen-ematea maiatzaren 1ean egina bezalakoa hartuko dugu
Jarraian erakusten den mapan Goñi Portalaren eta jatetxearen kokapenak ikus daitezke:


V. Kantalaguna: organización del kantaldi

[Euskeraz]  [Gaztelaniaz]

La participación en el kantaldi-homenaje a Gorka Knörr es gratuita pero se exige inscripción previa.

SE  HA  COMPLETADO  EL  AFORO,  HEMOS  DESACTIVADO  EL  FORMULARIO  WEB

En previsión de que se complete el aforo de la sala donde se realizará el kantaldi-homenaje a Gorka Knörr, se ha decidido confeccionar una lista de asistentes dividiendo el tiempo de inscripción en dos plazos. Un primer plazo para la inscripción de los socios y las socias de Plentzia Kantagune que finalizará el 30 de abril y un segundo plazo para el resto de amigas y amigos que comenzando el 1 de mayo finalizará el 11 de mayo. La lista de participantes en el homenaje se confeccionará con arreglo a la fecha y hora de la recepción de las respuestas correpondientes a este este brevísimo formulario (https://goo.gl/xwe2ET) que te mostramos a continuación:


Desde el punto de vista organizativo es importante para Plentzia Kantagune conocer quién se apunta al homenaje y contar con algún canal de comunicación (teléfono o e-mail), es por ello que te sugerimos completes también los campos no obligatorios del anterior formulario web.

Con relación a los dos plazos establecidos para las inscripciones un par de comentarios, el primero para las socias y los socios de PK y el segundo dirigido a las personas no asociadas:
  1. A partir del 1 de mayo los socios y las socias de Plentzia Kantagune no tienen ningún tipo de prioridad y figurarán en la lista de participantes según la fecha y hora de la inscripción web
  2. Las personas no asociadas que realicen la inscripción web antes del 1 de mayo figurarán en la lista de participantes detrás de las socias y los socios inscritos hasta el 30 de abril
En el siguiente mapa interactivo se muestran las ubicaciones de Goñi Portala y del restaurante:


2017(e)ko apirilaren 19(a), asteazkena

2017-04-22, Baiona (autobusa non eta noiz)

Apirilaren 22an Baionara joango gara Baiona Kantuz-ek 20 urte betetzen dituelako. Autobusaren geralekuak hauek izango dira:

PLENTZIA, 7:45
Areatza Hiribidea, 1B
48620 Plentzia, Bizkaia
GPS koordenatuak: 43.405253, -2.949133

SOPELA, 8:00
Akilino Arriola Kalea, 13
48600 Sopela, Bizkaia
GPS koordenatuak: 43.380448, -2.983137

BILBOKO ELKANO KALEA, 8:30
Elkano Kalea, 7
48009 Bilbo, Bizkaia
GPS koordenatuak: 43.2636191,-2.9354218


Autobusean, une honetan, 5 toki geratzen dira. Etorri nahi baduzu jarri kontaktuan gurekin.