2017(e)ko martxoaren 28(a), asteartea

2017-03-26, Maskarada (argazkiak)

Martxoaren 26an maskarada ospatu zen Urdiñarben eta bertan izan ginen. Hementxe duzu han hartutako argazki sorta handi bat eta zenbait bideo ere:
Klik egin irudiaren gainean Jabier Axpek hartutako argazkiak eskuratzeko

2017(e)ko martxoaren 22(a), asteazkena

Bortietako elhürra


   Bortietako elhürra   

   Bortietako elhürra osoki ari beita hurtzen,
   primaderako txoriak hasiz geroztik han khantatzen.
   Denbora ederrer bürüz artzainak gira phartitzen,
   nur gure ardi saldueki belhar phüntaren untsa txerkatzen.   

   Bortüko bidia beita, bai segür! aski phenagarri,
   batx batxa juraiten gira, oi denak, korajez betherik.
   Zunbat ixtoria khuntatüz, erriz batak bestiari.
   Xahako bürü gorritik, drago zunbait üsü thiratürik.

Es una canción que nos sitúa al principio de la primavera cuando los pastores trasladan sus rebaños a los pastos de altura para pasar allí el verano. El verano en los puertos es un tiempo de mucho trabajo pero, a la vez, es un tiempo de alegría y felicidad.

Mendietako elurra osoki ari da urtzen, 
udaberriko txoriak kantatzen hasi ostean.
Denbora ederren itxaropenarekin artzainak abiatzen gara, nor bere artalderekin belar punta samurrak bilatzen.
Toda la nieve de los puertos se está derritiendo,
cuando los pájaros de la primavera comienzan a cantar.
Los pastores partimos hacia el buen tiempo, cada cual con su rebaño en busca de la hierba de tiernas puntas.
Mendirako bidea oso nekagarria delako,
astiro-astiro joaten gara, denak elkarrerin korajez beterik.
Hainbat historia kontatuz, irriz batak besteari. Xahako gorritik hainbat trago sarritan tiratuz.
Puesto que el camino a los puertos es penoso, vamos todos juntos con mucho coraje.
Avanzamos entre risas contando historias los unos a los otros. Tirando frecuentes tragos de la bota.



2017-03-24, ostirala, entsegua

[eu] | [es]

Hurrengo saioa eta kantujira datorren ostiralean izango dira. Hauxe duzu deialdia:
  • Eguna: martxoaren 24an, ostirala 
  • Ordua: 19:00etan
  • Tokia: Kristo Ermita
  • Jarduera: 
    • Udaberria heldu zaigulako Xorieri mintzo zen abestia birpasatuko dugu 
    • Korrika girotzeko aurtongo Zirkorrika abestia landuko dugu 
    • 2017-05-07, maiatzaren 7an bozketa izango delako Gure esku dago abestia birpasatuko dugu 
Bukatzeko, kantujira Plentziatik zehar.






         Kanta zaharrak dioen bezala,
         ura bere bidean doa.
         Goi mendietako xirripa
         kanpo emariz ibaitu da.

         Mugarik ez jarri urei.
         Utzi libre beheratzen,
         milaka urtez egin legez.  

         Guk ez dugu aldarri egiteko
         heroi edo konkistarik.
         Borondateak elkartzen gaitu,
         herri izan nahiak.

   Hormak eta harresiak ez ditugu maite,  |
   elkarrekin bizi nahi dugu, soilik.     |
   Ez dugu beste inor mendean hartu nahi, |
   etorkizuna hautatu, ez besterik.       |(bi) 
   Har dezagun bidea, gure esku dago eta.
   Milaka lagun oinez, eskutik oratuta.
   Jende zoriontsua, herri libre batean.
   Herri libre batean!

   Rosa, Izaro, Omar, Arane, Carlos, Bittore, Maddi...   

   Har dezagun bidea, gure esku dago eta.    Milaka lagun oinez, eskutik oratuta.    Jende zoriontsua, herri libre batean.    Herri libre batean!    Hiritar desberdinak ametsak ditu biltzen:       etorkin, arrantzale, langabetu, ikasle,    nekazari, langile, musikari, idazle,    erretiratu, ume.  
   Amaia, Jabier, Antoine, Garazi, Gloria, Lur, Mamadu...   
   Har dezagun bidea, gure esku dago eta. |
   Milaka lagun oinez, eskutik oratuta.   |
   Jende zoriontsua, herri libre batean.  |
   Herri libre batean!                    |(bi)
   Hormak eta harresiak ez ditugu maite,  |
   elkarrekin bizi nahi dugu, soilik.     |
   Ez dugu beste inor mendean hartu nahi, |
   etorkizuna hautatu, ez besterik.       |(bi)
   (Hitzak: Kirmen Uribe) 


2017(e)ko martxoaren 12(a), igandea

2017-03-26, Maskarada (autobusa non eta noiz)

Martxoaren 26an Urdiñarbera joango gara maskarada ikustera. Autobusaren geralekuak hauek izango dira:

PLENTZIA, 7:30
Areatza Hiribidea, 1B
48620 Plentzia, Bizkaia
GPS koordenatuak: 43.405253, -2.949133

SOPELA, 7:45
Akilino Arriola Kalea, 13
48600 Sopela, Bizkaia
GPS koordenatuak: 43.380448, -2.983137

IBARREKOLANDA, 8:00
Ibarrekolanda Kalea, 17
48014 Bilbo, Bizkaia
GPS koordenatuak: 43.273530, -2.954068

Ikusiko duguna zertan den jakiteko, gogoratu blog honetako La mascarada de Zuberoa artikulua eta Aritz Ibañez Lusarretaren Manexaren gida: 10 gomendio Maskaradetan ez galtzeko.

2017-03-17, Mikel Markez

Ostiral honetan Mikel Markez kantaria Gorlizen: