Topa dezagun Gaztetako tableta, oraingo buzkantza. Basamortu edo elurra nagusi kasketan. Itxurarekin, baina ez, gero engaina! Bifokalen atzean betikoak gara. Eta urteak arin joan direla ta etorriko dira berdin. Bihotza eta pantza, kantua eta dantza. Topa dezagun denok elkarrekin! Aspaldiko Lolitak "Dolox" bihurtuta. "Atzeak" eta "aurreak" apurka erorita, baina, hala ere, ederrak sekula ez bezala. Arrankatu kamioiak, zatozte festara! Eta urteak arin joan direla ta etorriko dira berdin. Bihotza eta pantza, kantua eta dantza. Topa dezagun denok elkarrekin! Bizitzaren bidean egin dugu topo. Lagun zahar eta berri, lagunak betiko. Gure artean duguna ez da erraz hilgo. Gaurko egun gozoa ez da azkena izango. Eta urteak arin joan direla ta etorriko dira berdin. Bihotza eta pantza, kantua eta dantza. Topa dezagun denok elkarrekin! Bizitza ez da beti gozo ta leuna, bere alde krudela agertzen du askotan. Baina goza dezagun une guztietan, gugan bizi dira-ta joan zaizkigunak. Eta urteak arin joan direla ta etorriko dira berdin. Bihotza eta pantza, kantua eta dantza. Topa dezagun denok elkarrekin! (Hitzak: Patxi Laborda, Javi Ortiz de Zarate) (Musika: John Conolly)
Topa dezagun abestiak bizitzari kantantzen dio, egitura aldetik lau esaldi ditu eta errepikatzen den leloa. Abestiaren tonua alaia izan arren, bere mezua gazi-gozoa da: denborak aurrera garamatza. Horixe da, hain zuzen ere, errepikak diona "urteak arin joan direla". Labur esanda, lehen bi esaldiak deskriptiboak dira, denborarekin batera gainbehera fisikoa etorri da baina aldartea eta bizipoza galdu arazi gabe. Hirugarren esaldian aurreko bietan esandakoa berresten da lagunen garrantzia azpimarratuz. Laugarren esaldian joandakoak gogora ekartzen dira.
Con el permiso de los autores hagamos una traducción libre de la letra. Con la eterna dificultad del asunto de género, hemos decidido remarcar la primera estrofa para "ellos" y la segunda para "ellas":
La tableta de juventud se ha convertido en barriga,
En nuestras cabezas dominan los desiertos o la nieve.
Pero que nuestro aspecto no te engañe,
tras las bifocales seguimos siendo los mismos.
|
Las Lolitas de un tiempo convertidas en "Dolox".
Las "traseras" y las "delanteras" algo caídas.
Pero, aún así, más hermosas que nunca.
Arrancad los camiones, venid a la fiesta!
|
En el camino de la vida nos hemos encontrado.
Viejos y nuevos amigos, amigos para siempre.
Lo que compartimos no morirá fácilmente.
Este bonito día de hoy no será el último.
|
La vida no siempre es dulce y suave,
frecuentemente muestra su lado cruel.
Pero gocemos en todo momento, puesto
que viven en nosotros los que se nos han ido.
|