Gales herriko The Ash Grove abestia
Lizardia Errekasto gardenez jositako haranean egunsentiko argitan amesti nabil; halaber eguzkia distiratsuen denean lizardi bakarti horrek goibel narabil. Noiz eta zozoa kantari entzuten zen ozen argi lehen aldiz nuen ikusi maitea, hau poza! Ezkila-lore urdinak nonahi ziren sortzen ari oi baina zure ondoan nik ezin goza!Oraino eguzkiak mendi-ibarretan distira oraino ere zozoa kantuz goizero oraino ilargiak izpi-jaurtzen ur garbira zer ote dira niretzat gauza eder oro? Oinaze handien kariaz minberaturik bihotza maitearen bila nabil negar batean; ekoa, esadazu, non da, ba, ene neskatxa? “Zelai azpian lo datza, lizardi aldean”Hitzak eta musika: Gales herrikoak Euskal bertsioa: Jokin de Pedro
Hauek dira abestiaren euskal bertsioari dagozkon hitzen pdf fitxategia eta doinuaren mp3 fitxategia. Bukatzeko, hemen duzu Kepa Mtnez. de Lago gure zuzendatiak atondutako partitura:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina