Bideoaren egilea Gabi de la Maza da eta hauxe duzu bere YouTube kanala Txatxangorria-Euskal karaokeak
Nafarroak ditu kateak Nafarr(o)ak ditu kateak kanpoan eta barnean: armarrikoak geureak, bortxaz jarriak besteak, bortxaz jarriak besteak armarrikoak geureak; kanpoan eta barnean Nafarr(o)ak ditu kateak. 1 Santxo Azkarrak, Santxo Azkarrak biziko balitz gurean kate horiek hautsita batuko gintuzke denak. Jada ez dira mairuak mugen aurka datozenak; orain kristau txisteradun dira hortan dihardutenak. Nafarr(o)ak ditu kateak... 2 Mila bostehun (e)ta hamabian Albako Duke arrotzak sartu armada Iruñean, Nafarroan gerra-hotsak. Harrezkero gaztelarra Nafarroan erregetzat, barre egin zuten monarkek ta negar nafar bihotzak. Nafarr(o)ak ditu kateak... 3 Historia Herriak egin, kontrabandistek idatzi; nahieran kontatzen dute, gezur biribilez jantzi. Obanosko infantzoiek lelo hau ziguten utzi: “Izan libre aberri askean, Nafarroak ez du ahantzi!” Nafarr(o)ak ditu kateak... Hitzak eta musika: Fermin Balentzia Mendia
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina