Dantza tailerrean Jondane Johane dantza landu dugu eta egun aproposa izango litzateke elkarrekin dantzatzeko.
Mixel Etxekopar txirularia, kantaria eta bertsolaria da, Mixelek sortu du dantza hau. Dantza izatez brale bat da eta kantuz dantzan egiteko asmatu zen. Jondane Johane dantzak Donibane inguruko erritualekin harreman zuzena du eta bere urratsak ondoko hauek dira:
Simple kontrapasa lauetan
Ezker, eskuin, simple, doble
Pika ingürüka (itzulian)
Bideo honetan agertzen da Mixel Etxekopar dantza erakusten:
Hauek Jondane Johane dantzari dagozkion:
Urteak jin eta bihikatzen bata bestearen ordari,
ihautez piztürik sü berria eki begia beilari.
Ezker negüa, esküin argia,
jaüzi aitzina dantzari.
Doblez ützüli esküak ützi,
pikaz üngürü süari.
Izarren hautsa zü Amalürra gaudenen bizi-emaile.
Argizagia eta ekia zure bi haürren sortzaile.
Ezker negüa, esküin argia,
jaüzi aitzina dantzari.
Doblez ützüli esküak ützi,
pikaz üngürü süari.
Goren-gorenik gure izarra xuri gorri argizale.
Ekia gaü egünen egile zü denboraren jakile.
Ezker negüa, esküin argia,
jaüzi aitzina dantzari.
Doblez ützüli esküak ützi,
pikaz üngürü süari.
Beherapenaren aldia da gora dagon güziari.
Üngürü-üngürü urtaroak egünak sor dü gaüari.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina