ZAZPIAK OHIAL BATETIK
Mundu guztiak aditutzen du
euskaldunaren negarra
alde batera nahiago nuke
ez banintz hemengotarra.
Enpeñatzea ez bada libre
alferrik dugu indarra
hau da txoriak gari tartean
goseak egon beharra.
Antzerki hontan lau pertsonaia
ta jokalari bakarra
arbolak berak erakusten du
hostoa eta adarra.
Enpeñatzea ez ...
Sutan pizturik darrai oraindik
sugaiz berriz lehengo gerra
oharkabean ez zen mimtzatu
txirrita poeta zaharra.
Enpeñatzea ez ...
Zazpi ahizparen gai den oihala
ebakirikan erditik
alde batera hiru soineko
utzirikan lau bestetik
Guraiziakin bereizi arren
bakoitza bere aldetik
ezagutzen da jantzi direla
zazpiak oihal batetik.
Oihal bera da gure jantzia
sortu gintuzten unetik,
ez du mundurik kemenik sortu
kentzeko gure soinetik.
Guraiziakin bereizi arren
bakoitza bere aldetik
ezagutzen da jantzi direla
zazpiak oihal batetik.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina