- Autobusa: 8:30etan irtengo da Plentziatik 32 kantuzaleekin eta 8:45etan geldiune bat Sopelan egingo du Sopela Kantariko 16 kantuzale hartzeko (beheko irudietan toki zehatzak ikusi)
- Autobusa: 8:30tan irtengo da Romotik Kantuz Itzubaltzetan 28 kantuzaleekin eta 8:45etan geldiune bat egingo du Miribillako errotonan Bilboko 17 kantuzale hartzeko (beheko irudietan toki zehatzak ikusi)
1. Autobusa
Plentziako Areatza kaleko errotondatik irtengo gara goizeko 8:30etan
Sopelako San Pedro parrokiako errotondan (Akilino Arriola kalean) geldiune bat egingo dugu 8:45etan
2. Autobusa
Getxoko Errekagane kaleko Puente del Peligro inguruan geldiune labur bat egingo da 8:30etan
Bilboko Miribilla ondoko errotondan (Bizkaia Frontoiaren eta Suhiltzaileen arteko errotondan) geldiune bat egingo dugu 8:45etan
Bilbotik Tafallarako bidean, 11:00etan Sartagudan geratuko gara hamaiketako bat elkarrekin jateko eta Parque de la Memoria delakoa ikusteko. Eguerdiko 13:30ak baino lehenago Tafallara iritsiko gara 13:30etan Baigorri izeneko kantuzaleekin geraturik gaudelako Tafallatik kantujira bat elkarrekin egiteko. 15:00etan bazkaria eta bazkalondoa, gero etxerako bidean XII. mendeko Ehunateko Andra Mari eliza bisitatuko dugu.
Itzultzean toki berdinetan geldiuneak egingo ditugu eta 20:30-21:00 bitartean helduko gara.