2015(e)ko abenduaren 14(a), astelehena
2015(e)ko azaroaren 10(a), asteartea
2015-11-14, Bilbo Kantari
Datorren larunbatean Bilbo Kantari saioa izango da. Deialdia hauxe da:
|
2015(e)ko azaroaren 9(a), astelehena
2015-10-30, Gontzal Mendibil (argazkiak)
Hauek dira Gontzal Mendibil gurekin egon zeneko egunean hartutako zenbait argazki:
Klik egin hemen Josuneren argazkiak eskuratzeko
Klik egin irudiaren gainean Jaiok hartutako argazkiak ikusteko
Klik egin irudiaren gainean Jaiok hartutako argazkiak ikusteko
2015(e)ko urriaren 22(a), osteguna
2015-10-30, kantujiran Gontzal Mendibilekin
Gontzal Mendibil abeslaria Plentziara etorri delarik omenaldi bat antolatu dio Plentzia Kantagune taldeak eta bide batez kalez-kalez kantuan ibiltzeko asmoa daukagu. Ibilbidea hauxe izango da:
Hona hemen ibilbidearen mapa. Txintxeten gainean sakatzean, pausagune bakoitzan kantatuko ditugun abestien izenburuak irakurriko dituzu:
- Eliza Enparantza, 21:00etan (gutxi gora behera)
- Erribera Kalea, 21:30etan (gutxi gora behera)
- Zubiko Enparantza, 22:00etan (gutxi gora behera)
Ikusi Kantujiran Gontzal Mendibilekin ibilbidea mapa handiago batean
2015(e)ko urriaren 21(a), asteazkena
III. Kantalaguna: Gontzal Mendibil
Gontzal Mendibil abeslaria Plentziara datorkigunez hitzordu hau daukagu berarekin eta zurekin:
Ondoren, kantujira bat egingo dugu herritik. Eta bukatzeko, afaria prestatu dugu frontoian 22:30etan.
- Eguna: urriaren 30ean, ostirala
- Ordua: 19:00etan
- Tokia: Goñi Portala
Afarirako izena eman nahi baduzu plentziakantagune@gmail.com helbidera idatz ezazu ahalik eta lasterren.EGUNERAKETA (2015/10/24): dagoeneko tokirik ez dago afarirako.
EGUNERAKETA (2015/10/24): dagoeneko tokirik ez dago afarirako:Afariak 15€ balio du eta diru sarrera hemen egin behar da:
2100 4987 61 2100214808 LA CAIXA - PLENTZIA
2015(e)ko urriaren 20(a), asteartea
2015-10-21, Ange Duhalde Bilboko Kafe Antzokian
Bihar, hilak 21, ANJE DUHALDEren laguntzaz, ikasturte hasierako lehen kantagintza izango dugu Bilboko Kafe Antzokian.
Giro onean, lagun artean kantuan aritu nahi izan ezkero, badakizu, asteazkenean 20:00etatik aurrera...
2015(e)ko irailaren 10(a), osteguna
2015-10-03: Euskal Jaia Gernikan
Urtero bezala Gernikako Euskal Jaia datorkigu eta jai horren barruan Euskal Kantak kaleetan zehar kantatzea eta Euskal Herriko hainbat talde batzea da antolatzaileek daukaten helburu nagusia. Aurten, ekimena Urriaren 3an izango da. Jarraian egitarau osoa ikus dezakezue, baina Kantuzaleen ordutegia hau izango da:
- 11,00tan: hamaiketakoa San Fidel Ikastolan
- 12,00tan: Txupinazoa Merkurio iturrian eta Kantujiraren hasiera
- 15,00etan: Herri Bazkaria, merkatu plazan. MENUA: Indabak bere sakramentuegaz, Makailau bizkai erara, postrea, ardoa, sagardoa eta kafea
- Bazkalondoan: Kantak eta dantzak
2015(e)ko abuztuaren 17(a), astelehena
2015-08-29an VI. Plentzia Kantari
Gogoratu ondoko hitzordua daukagula:
Hona hemen ibilbidearen mapa. Letren gainean sakatzean, pausagune bakoitzan kantatuko ditugun abestien izenburuak ikusiko dituzu:
Ikusi VI. Plentzia Kantariren ibilbidea mapa handiago batean
|
2015(e)ko abuztuaren 14(a), ostirala
2015-08-13, Izarrak
IZARRAK
Izarrak.
Hemen gara ostera ere, izarren zain. Izarren zain? Ez, izarrak ikusi zain,
izarren begira. Bai, izarren begira esan dut, nahiz eta gurago genukeen izarrei
begira egon.
Dakizuenez,
mundu honetan gauzak gutxi aldatzen direla adierazteko esapide hau erabili ohi
da: “Izarrak beti zeruan”. Ikusi zein
ikusi ez. Eta afalondo honetako
izar-euria ikusterik ez bageneuka ere, balegoke kontsolatzeko erarik:
MAITE DITUT MAITE GURE IZARRAKLANBROAK IZKUTATZEN DIZKIDANEAN...
Izarrak
ziren ala bazterrak?
Izarrak.
Ba al da izarrak baino ezer iradokitzaileagorik? Greziarrek unibertso
mitologiko bat ikusi zuten izarren ehundegian: hartzak, zezenak, lehoiak,
gurdiak, gerlariak, herensugeak...
(Baskoniako
zerupean bizi izan balira, agian irudimena ez zitzaien hainbeste berotuko...)
Izarretara
begiratzea amets egitea da, ametsik soilena, puruena, gu gizon-emakumeon
txikitasunaren, ezerezaren inguruan gogoeta egitea, eta bai jatorriari buruzko
erreflexioa:
IZARREN HAUTSA EGUN BATETANBILAKATU ZEN BIZIGAIHAUTS HARTATIKAN USTEGABEANEGIN GINADEN GU ERNAI...
Hauts
hartatik ote ginen ernai? Gizakiaren betiereko kezka iraupena izanik, eta
jakinik bizitza ederra bezain laburra dela (nahiz eta batek idatzi zuen “gau
txar bat ostatu saskel batean” dela bizitza), nola bila lezake gizakiak hobeki
denboraren eta espazioaren mugagabetasuna milioika argi-urtera diren
argizagietara so baino?; areago, jakinik ikusi dakusagun izar horietako hainbat
eta hainbat aspaldi-aspaldian itzali zirela...
ZEREN ILUSIONE BAT BERA DALURREN GAINEKO GURE PASAJIA
Eta
existentziaren misteriotik giza esparrura jaitsita, zer metafora-iturri
emankorra den izarra!
AMODIOTAN NINTZAN IZAR BATEKILAHURA EZIN IKUS PLAZER DUDANEANEZ BAITA ETXIAN EZ ETA HERRIAN
edo
GABEKO IZAR ARGITSUENAPIZTUTZEAKIN BATERAHAURTXO EDER BAT ETORRI ZAIGUGAUR ARRATSEAN ETXERA
edo
IZAR EDERRAK ARGI EGITEN DAUZERU ALTUAN BAKARRIKEZTA BAKARRIK LAGUNAK DITUJAUN ZERUKOAK EMONIK
Gaur,
lagunok, ikusiko ote ditugu izarrak? Badakizue “Zerura joateko, lehenago hil
egin behar”. Beraz, “Perseidak ikusteko, lehenago urtero PIEra etorri behar”
Eta, halako batean...
Azkenik,
izarrek neuri zer iradokitzen didaten gehienbat esango dizuet: askatasuna,
gizon-emakume guztien duintasun eta burujabetasun pertsonala zein kolektiboa;
bai, hori guztia aldarrikatzen dute izarrek, hain urrun, eder, puru,
distiratsu... eta aldiberean erdietsiezin, zeren libertaterako bidea infinito
luzea baita:
BATEK GOSE DIRAUENOEZ GARA GU ASETUKOBAT INON LOTURIK DEINOEZ GARA LIBRE IZANGO
Harira
datorren Joan Mari Irigoienen soneto eder batekin uzten zaituztet. Izenbururik
ez zion jarri, baina dei genezake
“Libertatea beti da lur bat haratago”
NIK EZ DAKIT ZINEZ ZER NAIZEN, NOR NAIZEN:HAUTSAK SORTUA NAIZ, GOI-ARGIARI SO,ZEREN ARGI GABE SENTITZEN NAIZ GAIXO:NIK EZ DUT DEUS NAHI, LIBRE IZAN BAIZEN.DEUS EZ DAKIT, BAINA DEUS EZ JAKIN ARREN,NAIZEN HAUTSA NAHI NUKE GOITI JASO:ARGIA DUT XEDE, GAUA DUT ITSASO,HATSA NAHI NUKE AHALBAIT ZABALEN.LIBERTATEA SU BAT DA, BEHARBADA,ZEINA HEDATZEN DEN HAIZEAREN HATSAZ,ET´AMETS BAT DA DEUS BAINO GEHIAGO.LIBERTATEA EZ OMEN DEN LURRA DA,ETA, HALATAN, DEUS ERE EZ DA AUSAZ,ZEREN BETI BAITA LUR BAT HARATAGO
Mila
esker
Gorliz, 2015eko
perseiden gauean
Jokin de Pedro
Jokin de Pedro
2015-08-13, Perseidak (argazkiak)
Hauek dira perseiden egunean hartutako zenbait argazki:
Klik egin hemen Albertoren argazkiak eskuratzeko
2015(e)ko abuztuaren 13(a), osteguna
2015(e)ko abuztuaren 9(a), igandea
2015-07-30, Boga Boga alkatearekin
Bi abesti prestatu genituen, ez baitgenekien zenbat denbora luzatu ahalko ginen alkatearekin. Lehen abestia Txoria Txori izan zen himno bat bihurtu delako denboraren poderioz. Bigarren abestia Oi Ama Euskal Herria izan zen abesti honek emigrazioarekin duen loturagatik.
Hala ere, Dave Bieterrek eskari bat egin zigun Bizkaiako abestiren bat eskatu zigun. Eta hemen gauzkazue inprobisaturiko Boga Boga kantatzen:
Hala ere, Dave Bieterrek eskari bat egin zigun Bizkaiako abestiren bat eskatu zigun. Eta hemen gauzkazue inprobisaturiko Boga Boga kantatzen:
2015(e)ko abuztuaren 7(a), ostirala
2015-07-22, Plentziako oroigarriak Boiseko alkateari emateko
David Crestelok oroigarri hauek eman dizkigu Boiseko alkatea den Dave Bieter jaunari helarazteko. Honako opariak eman dizkigu:
- Plentziako ikurrin txiki bat
- Plentziako zigiluak
- Domina
- ...
2015-07-22, Plentziako alkateak Boiseko alkateari
David Crestelok Plentziako alkateak, Dave Bieter Boiseko alkateari gutun bat idatzi dio eta Plentziako Kantaguneko kideak bitartekari lanak egin ditugu. Hona hemen gutunaren edukia:
2015(e)ko uztailaren 10(a), ostirala
2015-07-19, herri kantak Otxandion
UZTAILAREN 19a, IGANDEA
Santamaña Jaien barruan, V. HERRI KANTA EGUNA ospatuko dugu eta aurrekoak bezala arrakastatsua izatea espero dugu.
EGITARAUA
o
12:00etan, Harrera eta pintxoak herriko plazan. (liburuxka
eta zapia dauzkazuenok, ekarri).
o
12:30etatik 14:30etara, kalejiran kantuak eta dantzaren bat.
o
15:00etan, Bazkaria (Pasealekuan)
o
17:30etan, berriro plazan, kantak eta dantzak, .
BAZKARIA ETA
KOMUNIKAZIOAK: Bazkaria erreserbatzeko
o
20
€ bakoitza, sartu Soinubil kultur
taldearen kontu honetan:
Kutxabank 2095-0057-50-9107625308 (sarrera egiten duenaren
izena argi jarri)
o
Azken
eguna erreserbatzeko uztailaren 13a.
Bazkaltzeko
kopurua baieztatzeko e-posta bat bidali
helbide honetara, esanez zer talde eta zenbat zareten. Eta informazio
gehiagorako ere jo helbide honetara:
Txomin Bengoa,
Otxandioko SOINUBUL Kultur Elkarteko kidea.
Tfno.zbkia.: 651700789
- e-posta: txbengoa@mixer.com.es
Etxetik bazkaria ekarten dutenentzat ere mahaiak eta aulkiak egongo dira.
2015(e)ko uztailaren 8(a), asteazkena
2015-07-04, Tafalla (bideoak)
Fermin Balentzia eta Karmele Biurrun apirilean Plentziara etorri zitzaizkigun, orain gure txanda izan da eta Tafallaraino joan gara Sartagudatik igaroz. Hemen Jabierrek hartutako eta ekoiztutako bideoak:
Gure taldearen YouTube kanala bisitatu ezazu eta beste batzuen artean Jaiok prestatutako bideo hau ikusi ahal izango duzu:
Irudiaren gainean klik egin bideoa ikusteko eta eskuratzeko
Irudiaren gainean klik egin bideoa ikusteko eta eskuratzeko
Gure taldearen YouTube kanala bisitatu ezazu eta beste batzuen artean Jaiok prestatutako bideo hau ikusi ahal izango duzu:
2015(e)ko uztailaren 6(a), astelehena
2015-07-04, Tafalla (argazkiak)
Fermin Balentzia eta Karmele Biurrun apirilean Plentziara etorri zitzaizkigun, orain gure txanda izan da eta Tafallaraino joan gara Sartagudatik igaroz:
Klik egin hemen Josuneren argazkiak eskuratzeko
Klik egin hemen Jaioren argazkiak eskuratzeko
2015(e)ko uztailaren 1(a), asteazkena
2015-07-01, Belarus aldeko neskatxei ongietorria
Urte honetan ere Belarusetik etorritako neskei egin zaien ongietorrian lagundu dugu:
2015(e)ko ekainaren 29(a), astelehena
2015-07-04, Tafallarako autobusak
Datorren larunbateko Tafallarako txangoa guztiz antolaturik daukagu. Bi autobus izango dira eta kopuruak orekatze aldera kantuzaleen banaketa ondoko hau izango da:
1. Autobusa
2. Autobusa
Bilbotik Tafallarako bidean, 11:00etan Sartagudan geratuko gara hamaiketako bat elkarrekin jateko eta Parque de la Memoria delakoa ikusteko. Eguerdiko 13:30ak baino lehenago Tafallara iritsiko gara 13:30etan Baigorri izeneko kantuzaleekin geraturik gaudelako Tafallatik kantujira bat elkarrekin egiteko. 15:00etan bazkaria eta bazkalondoa, gero etxerako bidean XII. mendeko Ehunateko Andra Mari eliza bisitatuko dugu.
Itzultzean toki berdinetan geldiuneak egingo ditugu eta 20:30-21:00 bitartean helduko gara.
- Autobusa: 8:30etan irtengo da Plentziatik 32 kantuzaleekin eta 8:45etan geldiune bat Sopelan egingo du Sopela Kantariko 16 kantuzale hartzeko (beheko irudietan toki zehatzak ikusi)
- Autobusa: 8:30tan irtengo da Romotik Kantuz Itzubaltzetan 28 kantuzaleekin eta 8:45etan geldiune bat egingo du Miribillako errotonan Bilboko 17 kantuzale hartzeko (beheko irudietan toki zehatzak ikusi)
1. Autobusa
Plentziako Areatza kaleko errotondatik irtengo gara goizeko 8:30etan
Sopelako San Pedro parrokiako errotondan (Akilino Arriola kalean) geldiune bat egingo dugu 8:45etan
2. Autobusa
Getxoko Errekagane kaleko Puente del Peligro inguruan geldiune labur bat egingo da 8:30etan
Bilboko Miribilla ondoko errotondan (Bizkaia Frontoiaren eta Suhiltzaileen arteko errotondan) geldiune bat egingo dugu 8:45etan
Bilbotik Tafallarako bidean, 11:00etan Sartagudan geratuko gara hamaiketako bat elkarrekin jateko eta Parque de la Memoria delakoa ikusteko. Eguerdiko 13:30ak baino lehenago Tafallara iritsiko gara 13:30etan Baigorri izeneko kantuzaleekin geraturik gaudelako Tafallatik kantujira bat elkarrekin egiteko. 15:00etan bazkaria eta bazkalondoa, gero etxerako bidean XII. mendeko Ehunateko Andra Mari eliza bisitatuko dugu.
Itzultzean toki berdinetan geldiuneak egingo ditugu eta 20:30-21:00 bitartean helduko gara.
2015(e)ko ekainaren 24(a), asteazkena
2015-07-04, Tafalla
2015eko apirilaren 17an Fermin Balentzia eta Karmele Plentzian izan ziren gurekin, orain guri dagokigu haiei bisita itzultzea. Hori dela eta, autobus bat bete dugu eta bigarren autobusa bete nahian gabiltza.
Zatoz! Hauxe da antolatu dugun plana:
Fermin Balentziaren Tafalla abesti ezagunaren euskarazko itzulpena osatu du Jokin de Pedro gure kantakideak. Zuok guztiokin partekatu nahi dugu, ea gogokoa egiten zaizuen:
Zatoz! Hauxe da antolatu dugun plana:
Fermin Balentziaren Tafalla abesti ezagunaren euskarazko itzulpena osatu du Jokin de Pedro gure kantakideak. Zuok guztiokin partekatu nahi dugu, ea gogokoa egiten zaizuen:
Bideoaren egilea Gabi de la Maza da eta hauxe duzu bere YouTube kanala Txatxangorria-Euskal karaokeak
2015(e)ko ekainaren 22(a), astelehena
2015-06-23, San Juan gaua
Dantza tailerrean Jondane Johane dantza landu dugu eta egun aproposa izango litzateke elkarrekin dantzatzeko.
Mixel Etxekopar txirularia, kantaria eta bertsolaria da, Mixelek sortu du dantza hau. Dantza izatez brale bat da eta kantuz dantzan egiteko asmatu zen. Jondane Johane dantzak Donibane inguruko erritualekin harreman zuzena du eta bere urratsak ondoko hauek dira:
Simple kontrapasa lauetan
Ezker, eskuin, simple, doble
Pika ingürüka (itzulian)
Bideo honetan agertzen da Mixel Etxekopar dantza erakusten:
Hauek Jondane Johane dantzari dagozkion:
Urteak jin eta bihikatzen bata bestearen ordari,
ihautez piztürik sü berria eki begia beilari.
Ezker negüa, esküin argia,
jaüzi aitzina dantzari.
Doblez ützüli esküak ützi,
pikaz üngürü süari.
Izarren hautsa zü Amalürra gaudenen bizi-emaile.
Argizagia eta ekia zure bi haürren sortzaile.
Ezker negüa, esküin argia,
jaüzi aitzina dantzari.
Doblez ützüli esküak ützi,
pikaz üngürü süari.
Goren-gorenik gure izarra xuri gorri argizale.
Ekia gaü egünen egile zü denboraren jakile.
Ezker negüa, esküin argia,
jaüzi aitzina dantzari.
Doblez ützüli esküak ützi,
pikaz üngürü süari.
Beherapenaren aldia da gora dagon güziari.
Üngürü-üngürü urtaroak egünak sor dü gaüari.
Ezker negüa, esküin argia,
jaüzi aitzina dantzari.
Doblez ützüli esküak ützi,
pikaz üngürü süari.
ihautez piztürik sü berria eki begia beilari.
Ezker negüa, esküin argia,
jaüzi aitzina dantzari.
Doblez ützüli esküak ützi,
pikaz üngürü süari.
Izarren hautsa zü Amalürra gaudenen bizi-emaile.
Argizagia eta ekia zure bi haürren sortzaile.
Ezker negüa, esküin argia,
jaüzi aitzina dantzari.
Doblez ützüli esküak ützi,
pikaz üngürü süari.
Goren-gorenik gure izarra xuri gorri argizale.
Ekia gaü egünen egile zü denboraren jakile.
Ezker negüa, esküin argia,
jaüzi aitzina dantzari.
Doblez ützüli esküak ützi,
pikaz üngürü süari.
Beherapenaren aldia da gora dagon güziari.
Üngürü-üngürü urtaroak egünak sor dü gaüari.
Ezker negüa, esküin argia,
jaüzi aitzina dantzari.
Doblez ützüli esküak ützi,
pikaz üngürü süari.
2015-06-21, Gure Esku Dago (argazkiak)
Gure Esku Dago herri-ekimenak antolaturiko jai egunean izan ginen Bilbon:
Klik egin hemen argazkiak eskuratzeko
2015(e)ko ekainaren 19(a), ostirala
2015-06-21, Gure Esku Dago
Gure Esku Dago herri ekimenari sostengua ematen diogunez igandean Bilbora.
Taberna Ibiltaria taldearekin batera ondoko inguruak alaituko ditugu:
Arenaleko jai gunea prestatzeko laguntza behar da 8etatik 12etara, zatoz!
Taberna Ibiltaria taldearekin batera ondoko inguruak alaituko ditugu:
- Etxebarrieta Plaza (Unamuno Plaza)
- Iturribide
- Maria Muñoz
Arenaleko jai gunea prestatzeko laguntza behar da 8etatik 12etara, zatoz!
2015(e)ko ekainaren 15(a), astelehena
2015-07-03, Batzar Orokorra
Eusko Jaurlaritzaren Elkarte Erregistroan sartu ginenetik urte bat bete dugunez gero, mezu honen bidez BAZKIDEEN BATZAR OROKORRA egitera deitzen dizuegu.
Guztiak parte hartzeko animoak bidaltzen dizkizuegu.
Transcurrido un año de nuestra inscripción legal en el Registro de Asociaciones del Gobierno Vasco, mediante este mensaje convocamos ASAMBLEA GENERAL DE ASOCIADOS.
Plenzia Kantagune Euskal Musika Elkartearen OHIKO BATZAR OROKORRA ospatuko dugu 2015eko Uztailaren 3, ostiralean
Lehen deialdia 18:30h eta bigarrena 19:00h, Kristo Baselizan.
Hurrengo gai-zerrendarekin:
1. Pasa den urteko Jardueretako Balantzea eta aurtengorako Proposamena
2. Pasa den urteko Balantze Ekonomikoa eta aurtengo Aurrekontuak
3. Plentzia Kantagune Euskal Musika Elkartearen bazkideen baieztapenak
4. Zuzendaritza-Batzordea Berriztatzea
5. Beste batzuk (eskaerak eta galderak)
Estatutoek diotenez, beste bazkide batek ordezka dezake zuen botoa. Aukera hori erabiltzeko, idatz eizaiozu idazkaritzari gutxienez 2 ordu batzarra ospatu baino lehen.
Lehen deialdia 18:30h eta bigarrena 19:00h, Kristo Baselizan.
Hurrengo gai-zerrendarekin:
1. Pasa den urteko Jardueretako Balantzea eta aurtengorako Proposamena
2. Pasa den urteko Balantze Ekonomikoa eta aurtengo Aurrekontuak
3. Plentzia Kantagune Euskal Musika Elkartearen bazkideen baieztapenak
4. Zuzendaritza-Batzordea Berriztatzea
5. Beste batzuk (eskaerak eta galderak)
Estatutoek diotenez, beste bazkide batek ordezka dezake zuen botoa. Aukera hori erabiltzeko, idatz eizaiozu idazkaritzari gutxienez 2 ordu batzarra ospatu baino lehen.
Guztiak parte hartzeko animoak bidaltzen dizkizuegu.
Transcurrido un año de nuestra inscripción legal en el Registro de Asociaciones del Gobierno Vasco, mediante este mensaje convocamos ASAMBLEA GENERAL DE ASOCIADOS.
Asamblea General Ordinaria de Plentzia Kantagune Euskal Musika Elkartea, el viernes 3 de Julio de 2015
La primera convocatoria a las 18:30h y la segunda a las 19:00h, en la Ermita del Cristo.
El orden del día es:
1. Balance de Actividades del curso anterior y Propuesta del curso actual
2. Balance Económico curso anterior y Presupuesto curso actual
3. Campaña de confirmación de adhesiones asociados Plentzia Kantagune
4. Renovación Junta Directiva
5. Otros (ruegos y preguntas)
Estatutariamente, hay posibilidad de delegar la representación en otro/a asociado/a, para lo cual deberá comunicarlo por escrito a la Secretaría al menos 2 horas antes de celebrar la asamblea.
Os animamos a todos a tomar parte.
2015(e)ko ekainaren 10(a), asteazkena
2015-06-13, Bilbo Kantari
|
Datorren larunbatean Bilbo Kantari saioa izango da. Deialdia hauxe da:
|
Jakin ezazue sasoiko azkena izango dela, hurrengo Bilbo Kantari saioa Aste Nagusian izango baita.
2015(e)ko ekainaren 9(a), asteartea
2015-06-12, ostirala, entsegua
Ekainean egingo dugun lehen entsegu eta kantujirarako deialdia:
Hauek dira landuko ditugun abestiak:
- Eguna: ekainaren 12an, ostirala
- Ordua: 19:00etan
- Tokia: Kristo Baseliza
Eta ondoko hauek kantujiran abestuko ditugu:
- Aitormena (kantutegiko 11. orrialdea)
- Gorbeiako Larran (kantutegiko 90. orrialdea)
Herrimina, Ezin ahaztu, Bihotzeko begibeltz, Etxahun Iruri, Agur Xiberua, Ardiak lerro lerro, Tafalla, Nafarroako kateak, Aitormena, Gorbeiako larran, Ai zer plazerra, Anaitasuna, Bedatsian, Eki eder, Ez da hau, lagunok, Forjarien kanta, Guretzat, Izotz-ondoko eguzki, Jaun baruak, Oriko xoria
2015(e)ko ekainaren 8(a), astelehena
20 El botellón | Fermin Balentzia
EL BOTELLON
Que le quiten el tapón, que le quiten el tapón,
que le quiten el tapón, al botellón al botellón.
Quitaremos el tapón, quitaremos el tapón
que del pueblo es lo que tiene el botellón.
Un sol por el horizonte una mañana salió
nubes negras, nubes grises y sol se nos eclipsó.
Firmaron el pacto un día las nubes y el nubarrón
y al currela y campesino les han puesto un tapón,
y al currela y campesino les han puesto un tapón.
Que le quiten el tapón...
Hay querida Libertad metida en una botella,
te vemos tras el cristal y el pueblo quiere tenerla.
Por el corcho se ha escapado sólo una gota pequeña
pero p'a calmar la sed queremos to'a la botella,
pero p'a calmar la sed queremos to'a la botella.
Que le quiten el tapón...
19 Herribehera | Fermin Balentzia
HERRIBEHERA
Herribehera, Herribehera
zure landen zabalera
ortzi muga den hartan mugatzen da.
Zure lur emankorretan
isurtzen diren asmoak
gogotsu hartuko ahal ditu lur gozoak.
Zure gaztelu zaharrek
gorderik duten aintzina
hats tristeetan mintzo da haren mina.
Ooooo oooooo ooooo oooooo
Horma zahar arraituetan
txoriak dira kantatzen
mendetako lo geldia salatzen.
Nafarra, anaia zaharra,
kondairaren lehen sustarra
bego higan arbasoen amets hura.
Ooooo oooooo ooooo oooooo
18 Baratze bat | Fermin Balentzia
BARATZE BAT
Hau da egün ederra
mila txoriek kanta
zauri ene erregina
besoak zuri ditizüt para.
Baratze bat nahi deizüt egin
amets sekretü enekilan
liliak egün jauntzi eijerrenetan
mila kolorez dantzan bihotzetan.
Gaü beltz ta sakonetik
elkitzen nüzu hoztürik
bihotza hain tristerik
zütaz hainen berantetsitürik.
Baratze bat...
Karrosa bat hor dügü
kanpoan gure aidurü
ez gal haboro denbora
hiskor beitago amodioa.
Baratze bat...
Maitarzun berriari
ilargiak dü argi
emanen deikü aski
gük elgar maita dezagün beti.
Baratze bat nahi deizüt egin
amets sekretü enekilan
liliak egün jauntzi eijerrenetan
mila kolorez dantzan bihotzetan,
mila kolorez dantzan bihotzetan.
17 Txoria txori | Fermin Balentzia
TXORIA TXORI
(Joxean Artze)
(Joxean Artze)
Hegoak ebaki banizkio
nerea izango zen,
ez zuen aldegingo.
Bainan, honela
ez zen gehiago txoria izango
eta nik txoria nuen maite.
16 Volveremos a sentir | Fermin Balentzia
VOLVEREMOS A SENTIR
Cómo alegrar el corazón
de quien se queda esperando
a quien quitaron un día
todo lo que más quería
Y se pierden los abrazos
palabras se lleva el viento
esas que nunca dijeron
caricias con sentimiento
La gente que les espera
nunca pierde la esperanza
latidos laten gritando
cada lágrima soñando
Ya no luce tanto el sol
no se agita el corazón
nada parece lo mismo
en este vacío me quemo sin ti
Lejos y fuera de lugar
una vida fue arrancada
como quema la distancia
y no poder hacer nada
Han perdido la libertad
abrazados a un ideal
peleando por los suyos
por su tierra y el orgullo
Algún día volverán
los de dentro y los de fuera
volveremos a reir
volveremos a sentir
Ya no luce tanto el sol
no se agita el corazón
nada parece lo mismo
en este vacío me quemo sin ti
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)