2014(e)ko azaroaren 24(a), astelehena

2014-12-03, asteazkena, Euskeraren Eguna


(Esp.)

Euskeraren Nazioarteko Eguna edo laburrago Euskeraren Eguna 1949an hasi zen ospatzen Eusko Ikaskuntza erakunde zientifikoak bultzatuta. Bitxia bada ere, urteko data hori aukeratu zen Frantzisko Jatsu Azpilikueta (Frantzisko Xabierkoa) santu euskalduna hil zuteneko eguna zelako.

Denboran atzerago joanda gogora ditzagun ere Donemiliagako glosak non lehen euskal hitz idatziak agertzen diren:



Plentziako Udalarekin bat eginez Euskeraren Eguna ospatzea erabaki dugu eta Plentzia Kantaguneak gure ekarpena egin nahi dugu. Horregatik, urte honetan argitaratu dugun kantutegiaren telefono aplikazioa aurkeztuko dizuegu.

Telefono aplikazio honek APP Kantari izena du eta helbide honetan http://kantari.org/app/ jaso dezakezue doan.

Aurkezpenari dagokiola ondoko gidoiaren arabera garatuko da:
  • 19:30-19:40: ongi etorria
  • 19:40-20:00: Galder Segurolak, aplikazioaren egileak, APP Kantari zer den azalduko digu eta Wi-Fi bitartez aplikazioa deskargatzen eta gure telefonoetan instalatzen lagunduko digu
  • 20:00-20:15: Gabi de la Mazak, Txantxangorriak, aurrera daraman Euskal-karaokeak ekimenaren berri emango digu
  • 20:15-21-30: Mikel Inuntziagaren (Inun) kantaldia

Beraz, hona hemen deialdia:
  • Eguna: abenduaren 3an, asteazkena
  • Ordua: 19:30etan
  • Tokia: Goñi Portala (Plentziako elizaren atzeko kalean)



2014(e)ko azaroaren 10(a), astelehena

2014-11-14, ostirala, entsegu berezia

Galderatxoak:
Zenbat aldiz kantatu dugu Ikusi mendizaleak abestia?
Badakizu Ikusi mendizaleak abestiaren egilea nor den?
Eta Guztiok Plentziara abestiaren egilea nor den?
Sabin Lopez de Gereño
Sabinekin egingo dugu hurrengo entsegu eta kantujira, hona hemen deialdia:
  • Eguna: azaroaren 14an, ostirala 
  • Ordua: 19:00etan
  • Tokia: Kristo Baseliza
Hona hemen Sabinek egindako beste bi abestien hitzak eta doinuak:

                                   

    2014(e)ko azaroaren 3(a), astelehena

    JANGAI elkarteari emandako laguntza

    JANGAIrentzat Olioaren kanpaina amaitu da ARRAKASTAZ!
    ¡Finalizada la campaña de ACEITE para JANGAI de forma EXITOSA!
    Hemen aipatzen genuen bezala, bere garaian agindu genuen kantutegien salmentatik aterako ziren irabaziak JANGAI Asociación para la Asistencia Alimenticia elkarteari emango genizkiola. Gure helburua 212 litro olio izan da baina azkenean 250 litro olio lortu ditugu. Gaur bertan emanaldia egin dugu Jangai lokaletan.

    Emandako diruagatik eskerrik asko zuoi guztioi eta bide batez aipatu nahi dugu Eroski (Agurtzane bereziki) enpresak eskaini dituen erraztasunak eta laguntza.
    Tal y como se anunció aquí, en su momento adoptamos la decisión de donar todas las ganancias de la venta de los cancioneros a JANGAI Asociación para la Asistencia Alimenticia. Nos marcamos el objetivo de 212 litros de aceite pero hemos logrado 250 litros. Hoy mismo hemos hecho la entrega en los locales de Jangai

    Gracias por vuestras aportaciones y gracias también a Eroski (especialmente a Agurtzane) por la colaboración que ha prestado y por todas las facilidades dadas.

    Argazkian ikusten da olioa nola jaso duten Jangai elkartekoek. Plentzia Kantaguneko bi kideak (Inma Albizuri eta Inma Galindez), Eroski enpresako kide bat eta gainerakoak Jangai elkartekoak dira.


    2014(e)ko azaroaren 2(a), igandea

    2014-11-08, Bilbo Kantari




    Datorren larunbatean Bilbo Kantari saioa izango da. Hauxe da deialdia:

    • Eguna: azaroak 8, larunbata
    • Tokia: Txakur Kalea (Kalderapeko ondoan)
    • Ordua: arratsaldeko 20:00etan