Dantzak
Errumaniarra jatorriz modu askotan dantza daiteke
Makea (Baxenafarroa) herriko sokadantza
Lantz herriko eta Baztan aldeko zortzikoa
Zortzikoaren doinua oso hedaturik dago munduan eta gure urratsak erabiliz dantza genitzake arazorik gabe, adibidez: hornpipe eta reel. Ikusi Hornpipe irlandar hau (dantzaria: Cork konterriko John Cullinane; biolin-jotzailea: Limerick hiriko Seán O'Cearbhaill)
Juan Antonio Urbeltz flokoristak sortu zuen eta 1969. urtean Argia Dantza Taldeak ezagutzera eman zuen. Bideo honetan ikusten den bertsio ederra Elai Alai Taldearena da. Koplak:
Axuri beltza ona duk baina
xuria berriz hobea
dantzan ikasi nahi duen horrek
nere oinetara begira.
Zertan ari haiz bakar dantzatzen
agertzen gorputz erdia
su ilun horrek argitzen badin
ageriko haiz guzia
Festan dabiltza salto ta brinko
pozez ertenik plazara
guk ere parte hartu nahi degu
eta bagoaz dantzara.
Aupa mutilak, aupa neskatxak
baztertu barruko lotsa
alaitasunez poztu ditzagun
gorputza eta bihotza.
- Mazurkak
- Polkak
- Eskotixak
- Balsak
2014(e)ko urtarrilaren 19(a), igandea
Dantzak
Hona hemen zenbait dantza gure plazetan egiteko:
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina