2014(e)ko abenduaren 22(a), astelehena

2014-12-20, Gabon Kantak: argazkiak eta bideoak

Hona hemen Gabon Kanten argazkien bilduma bat:
Klik egin irudiaren gainean argazkiak hartzeko

Bestalde, hemen bideoak ikus daitezke:

2014(e)ko abenduaren 12(a), ostirala

Taberna Ibiltaria taldeak diskoa argitaratu du

Taberna Ibiltaria taldearekin ordu ederrak partekatu ditugu eta orain argitaratu duten diskoaren berri gatozkizue. CD txukuna da hemengo argazkian ikus daitekeen bezala:


CDa lortu nahi baduzu guregana hurbildu edo idatzi (plentzia.kantagune@gmail.com) eta 10 eurotan eskuratuko duzu.

2014-12-16, Arriaga Antzokia

"EGUBERRI ATARIAN"
TEATRO ARRIAGA DICIEMBRE 16/12/2014, A LAS 20H
                                                                      
                                                                       Ana Otxoa - Sopranoa
                                                                  Marta Velasco – Mezzosopranoa
                                                                     Juan José Ortega – Pianojolea
                                                                 Sabino L. de Guereño - Narratzailea


1. zatia
                                                                               
                               GAUA DA (S)                                                         Sabino L. de Guereño
                                                               Armonizazio eta moldaketa: Hilario Extremiana

                               WIEGANLIED (M)                                                J. Brahms

                               ALABATUA (S eta M)                                           Herrikoia   
                                                               Armonizazio eta moldaketa: H. Extremiana
                                       
                               OÑAZEZ (S)                                                           Herrikoia
                                                               Armonizazio eta moldaketa: P. Donostia 
   
                               GAZTANONDOA ETA LIZARRA (M)   S. L. de Guereño/H. Extremiana
                                              
                               OI, METLHEM! (S eta M)                                    Herrikoia
                                                                Armonizazio eta moldaketa:C. Imaz   
          

2. zatia
                                                                           
                               GABRIEL´S MESSAGE (S eta M)                      Euskal herrikoia                                              
                                                                Armonizazio eta moldaketa: C. Bordes

                               BELENGO IZARRA (S)                                       C. Imaz
       
                               HIRU KANTU ZAHAR (M)                                 Herrikoiak
                                  - LUA, LUA                                       Armonizazio eta moldaketa: P. Donostia          
                                  - ABENDUAREN LENDABIZIKO     Armonizazio eta moldaketa: P. Donostia
                                  - NOLAN AINTZINAKO OHITURA   Armonizazio eta moldaketa: P. Donostia    

                               DRINGILIN DRON (S)                                         Herrikoia                                             
                                                                Armonizazio eta moldaketa: C. Imaz     
                    
                                WHITE CHRISTMAS (M)                                   I. Berin                       
                                                                                   
                               STILLE NACHT (S eta M)                                    F. Grüber   
                                                               Armonizazio eta moldaketa: C. Imaz     


2014-12-13 eta 2014-12-22, Bilbo Kantari

Datorren larunbatean Bilbo Kantari saioa izango da. Hauxe da deialdia:
  • Eguna: abenduak 8, larunbata
  • Tokia: Txakur Kalea (Kalderapeko ondoan)
  • Ordua: arratsaldeko 20:00etan


Santo Tomas dela eta, Bilbo Kantari saioa izango da. Hauxe da deialdia:

  • Eguna: abenduak 22, astelehena
  • Tokia: Txakur Kalea (Kalderapeko ondoan)
  • Ordua: arratsaldeko 20:00etan

2014(e)ko abenduaren 4(a), osteguna

2014-12-03, Euskeraren Eguna (bideoa)

Plentzia Telebista - Ptb erakundeak ekoiztutako bideoa:

2014-12-03, Euskeraren Eguna (argazkiak)

Kantutegi berriaren haritik jarraituz beste urrats bat eman dugu: telefonorako aplikazioa. Euskeraren Eguna probestu dugu APP berriaren aurkezpena egiteko. Hemen argazki bilduma bat:
Klik egin irudiaren gainean argazkiak hartzeko

Eta hemen argazkien beste bilduma bat:
Klik egin irudiaren gainean argazkiak hartzeko

Bestalde, hemen daude San Nikolas ospakizuneko zenbait argazki:
Klik egin irudiaren gainean argazkiak hartzeko

2014(e)ko azaroaren 24(a), astelehena

2014-12-03, asteazkena, Euskeraren Eguna


(Esp.)

Euskeraren Nazioarteko Eguna edo laburrago Euskeraren Eguna 1949an hasi zen ospatzen Eusko Ikaskuntza erakunde zientifikoak bultzatuta. Bitxia bada ere, urteko data hori aukeratu zen Frantzisko Jatsu Azpilikueta (Frantzisko Xabierkoa) santu euskalduna hil zuteneko eguna zelako.

Denboran atzerago joanda gogora ditzagun ere Donemiliagako glosak non lehen euskal hitz idatziak agertzen diren:



Plentziako Udalarekin bat eginez Euskeraren Eguna ospatzea erabaki dugu eta Plentzia Kantaguneak gure ekarpena egin nahi dugu. Horregatik, urte honetan argitaratu dugun kantutegiaren telefono aplikazioa aurkeztuko dizuegu.

Telefono aplikazio honek APP Kantari izena du eta helbide honetan http://kantari.org/app/ jaso dezakezue doan.

Aurkezpenari dagokiola ondoko gidoiaren arabera garatuko da:
  • 19:30-19:40: ongi etorria
  • 19:40-20:00: Galder Segurolak, aplikazioaren egileak, APP Kantari zer den azalduko digu eta Wi-Fi bitartez aplikazioa deskargatzen eta gure telefonoetan instalatzen lagunduko digu
  • 20:00-20:15: Gabi de la Mazak, Txantxangorriak, aurrera daraman Euskal-karaokeak ekimenaren berri emango digu
  • 20:15-21-30: Mikel Inuntziagaren (Inun) kantaldia

Beraz, hona hemen deialdia:
  • Eguna: abenduaren 3an, asteazkena
  • Ordua: 19:30etan
  • Tokia: Goñi Portala (Plentziako elizaren atzeko kalean)



2014(e)ko azaroaren 10(a), astelehena

2014-11-14, ostirala, entsegu berezia

Galderatxoak:
Zenbat aldiz kantatu dugu Ikusi mendizaleak abestia?
Badakizu Ikusi mendizaleak abestiaren egilea nor den?
Eta Guztiok Plentziara abestiaren egilea nor den?
Sabin Lopez de Gereño
Sabinekin egingo dugu hurrengo entsegu eta kantujira, hona hemen deialdia:
  • Eguna: azaroaren 14an, ostirala 
  • Ordua: 19:00etan
  • Tokia: Kristo Baseliza
Hona hemen Sabinek egindako beste bi abestien hitzak eta doinuak:

                                   

    2014(e)ko azaroaren 3(a), astelehena

    JANGAI elkarteari emandako laguntza

    JANGAIrentzat Olioaren kanpaina amaitu da ARRAKASTAZ!
    ¡Finalizada la campaña de ACEITE para JANGAI de forma EXITOSA!
    Hemen aipatzen genuen bezala, bere garaian agindu genuen kantutegien salmentatik aterako ziren irabaziak JANGAI Asociación para la Asistencia Alimenticia elkarteari emango genizkiola. Gure helburua 212 litro olio izan da baina azkenean 250 litro olio lortu ditugu. Gaur bertan emanaldia egin dugu Jangai lokaletan.

    Emandako diruagatik eskerrik asko zuoi guztioi eta bide batez aipatu nahi dugu Eroski (Agurtzane bereziki) enpresak eskaini dituen erraztasunak eta laguntza.
    Tal y como se anunció aquí, en su momento adoptamos la decisión de donar todas las ganancias de la venta de los cancioneros a JANGAI Asociación para la Asistencia Alimenticia. Nos marcamos el objetivo de 212 litros de aceite pero hemos logrado 250 litros. Hoy mismo hemos hecho la entrega en los locales de Jangai

    Gracias por vuestras aportaciones y gracias también a Eroski (especialmente a Agurtzane) por la colaboración que ha prestado y por todas las facilidades dadas.

    Argazkian ikusten da olioa nola jaso duten Jangai elkartekoek. Plentzia Kantaguneko bi kideak (Inma Albizuri eta Inma Galindez), Eroski enpresako kide bat eta gainerakoak Jangai elkartekoak dira.


    2014(e)ko azaroaren 2(a), igandea

    2014-11-08, Bilbo Kantari




    Datorren larunbatean Bilbo Kantari saioa izango da. Hauxe da deialdia:

    • Eguna: azaroak 8, larunbata
    • Tokia: Txakur Kalea (Kalderapeko ondoan)
    • Ordua: arratsaldeko 20:00etan

    2014(e)ko urriaren 20(a), astelehena

    Jean-Mixel Bedaxagar eta gure kantutegia

    Xalbador zenaren herrian, Urepelen, bere omenezko ekitaldiak egiten dira urtero. 2014an bi izen handi omendu nahi izan dira: Fernando Aire (Xalbador) eta Pierre Bordazarre (Etxahun-Iruri). Urepelen ezagutu genuen Jean-Mixel Bedaxagar.

    Jean-Mixel Bedaxagar kantari zuberotarra gure kantutegia aztertzen


    Gure kantutegiaren ale bat Jean-Mixel Bedaxagar kantari zuberotarrari oparitu genion

    2014(e)ko urriaren 17(a), ostirala

    2014-10-17, Armintza

    Santo Tomas jaiak ospatzera Armintzara joan gineneko argazki bildumatxoa:
    Klik egin irudiaren gainean argazkiak hartzeko

    2014(e)ko urriaren 10(a), ostirala

    JANGAI elkarteari laguntza

    Olioaren kanpaina!

    Gogoratuko duzue kantutegien salmentatik aterako ziren irabaziak JANGAI Asociación para la Asistencia Alimenticia elkarteari emango genizkiola. Horrezkero lortutako 300 euroak haientzat izango dira eta eskatu digute olio bezala ematea, horregatik 115 litro olio eskaintzeko moduan gaude.

    Hala ere, juntakideen artean hitz egin ondoren jarraian aurkezten dugun erronkari ekitea erabaki dugu: guztira 212 litro olio izan daitezela. Eta hona hemen egiten dugun eskaria:

    212 litroen helburu hori betetzeko kantuzaleen laguntza beharrezkoa izango da, ezinezkoa izango baita banakako dohaintzak jaso eta kudeatu. Horregatik zuen ekarpenak diruz izango dira eta erosketa zentralizatuko dugu.

    Hori dela eta, 5€-ko sarrera eskatzen dizugu LA CAIXA banketxeko gure kontuan ES51 2100 4987 61 2100214808. Kanpainarekin bat egiten duzula adierazteko “JANGAI olioa” idatz ezazu zure diru sarrera egitean.

    Kanpaina hau Urriaren 31an bukatutzat joko dugu eta banketxean diru sarrera egiteko zailtasuna badaukazu eskuz ekar dezakezu Urriaren 24ko entsegu egunean.
    Para llegar a cumplir el objetivo de 212 litros de aceite y ante la dificultad que supone ir recogiendo aportaciones individuales de botellas de aceite, almacenarlo y enviarlo, proponemos que cada kantuzale haga una aportación de 5€ a nuestra cuenta de LA CAIXA, (ES51 2100 4987 61 2100214808) indicando “Aceite JANGAI”.

    Daremos por finalizada la campaña el viernes 31 de Octubre (si alguno/a puede donar más, la ayuda seguro que será bien agradecida).

    Si tienes dificultad para hacer el ingreso, hemos pensado también en que puedes darnos tu aportaciòn en metálico el día 24, viernes, que tenemos programado ensayo. 

    Olioaren kanpainaren dokumentu osoa hemen daukazu.

    2014-10-25ean Euskal Jaia Areatzan


    KANTUZALEOK! Hona hemen Areatzako Euskal jaiaren egitaraua:
    VII. EUSKAL JAIA AREATZAN
    Euskal musika, dantza eta kanta tradizionala

    E g i t a r a u a :

    Urriak 25,.zapatua

    11:00 Euskal musika tresnen feria.
             Gorbeialdeko ekoizleen azoka
    11:30 Arratiako Musika Eskolako kalejira
    12:00 Bizkaiko Kantuzaleen topaketa
    15:00 Herri bazkaria frontoian (txartelak tabernatan salgai-10€)
    18:30 Erromeria “Erdizka Lauetan” taldeagaz
    20:30 Berakatz sopa

    Jantzi   euskal  arropa   tradizioanala !!!!

    Urriak 26, domeka

    DANTZA ALARDEA
    12:00 parketik plazaraino kalejira erraldoia
    12:30 plazan, Dantza ikuskizuna
    14:00 Dantza plaza. Larrain dantza

    Talde gonbidatuak:
    Igorreko Arantzarte, Erandioko Goialde, Zeanuriko taldea.
    Dima , Zeanuri eta Areatzako Dantza  taldeak
    Areatzako Erraldoi eta Txotxongiloak

    Ikusten denez, aurtengo jaiaren gaia Euskal Kanta eta dantza izango da eta URRIAREN 25a eta 26an ospatuko dugu.

    URRIAK 25, Zapatuan kantuari eskainiko diogu espazio berezia. 12:00etan herriko plazan elkartuko gara herritik zehar abestuteko kantu birarako, kanta liburu eta  tartean pintxoak eta edaria ere eskainiko dira.

    HERRI BAZKARIAn apunta zaitezten animatzen zaituztegu! Beste herri batetik zatozienak egun berean ordain dezakezue. Hala ere, Herri bazkariaren mahai-lagunak ahalik eta hoberen zehazteko zure herritik edota taldetik zenbat zatozien aldez aurretik abisatzea komeni da, erreserba egiteko eta mahaiak behar moduan antolatu ahal izateko. Menua 10 eurokoa da. ERRESERBA EGITEKO AZKEN EGUNA URRIAREN 20a.
    Menua 10€
    MARMITAKOA
    OILASKOA ENTSALADAGAZ
    HOJALDREZKOA TARTA IZOZKIAGAZ
    ARDOA, OGIA  eta KAFEA
    Eta ……… bazkal osteko kantak doan…………!!!!!!


       Plentzia Kantagune taldekoentzat   
    
       Talde bezala elkarrekin joango gara?
       Erantzuna baietz bada, gure artean hitz egin dezagun   
       jakinik izena emateko azken eguna Urriaren 19a dela.
    


    2014(e)ko urriaren 9(a), osteguna

    Jotaren barne egitura

    Jotak hiru zati ditu: puntapiue, haranakoa eta kopla. Hiru zati horien ordena ez da aldatzen; lehenik puntapiue dantzantzen da, gero haranakoa eta bukatzeko kopla. Jarraian lau bueltako jota baten barne antolaketaren irudia ikus daiteke:

    Plazak ez bezala, dantzataldeek sinkronia eta mugimendu bateratsuak nahiago dituzte. Horregatik, musika hasi eta lehen puntapiue ez dute dantzatzen dantzataldeek. Ondorioz, gehienetan dantzataldeek haranakoarekin hasi egiten dira sekuentzia hau jarraituz: Geldi-H1(haranako)-K1(kopla) |  P2(puntapiue)-H2(haranako)-K2(kopla) | P3(puntapiue)-H3(haranako)-K3(kopla) | P4(puntapiue)-H4(haranako)-K4(kopla) | ...

    Hona hemen trebatzeko jota doinuak:

                         - Ikastekoa      
                         - Ikastekoa (astiro)
                         - Ikastekoa (oso astiro)

                         - Txilibrin
                         - Txilibrin (astiro)
                         - Txilibrin (oso astiro)

                         - Trikitixa
                         - Trikitixa (astiro)
                         - Trikitixa (oso astiro)

                         - Abadiñoko Karmentxu
                         - Abadiñoko Karmentxu (astiro)
                         - Abadiñoko Karmentxu (oso astiro)

                         - Artetxek deuko
                         - Artetxek deuko (astiro)
                         - Artetxek deuko (oso astiro)

                         - Lehenengo Yantza Zaharra
    2:46
    3:06
    3:41

    2:27

    2:52
    3:20

    2:54

    3:38
    4:05

    3:20

    3:37
    3:55

    2:27
    2:42
    2:56

    2:03



    2014(e)ko urriaren 6(a), astelehena

    Mundurat eman ninduzun


       Mundurat eman ninduzun   
    
       Ama, nola zure belaunetan nindadukazun denboran,
       utz nezazu zure bularrean burua pausa dezadan;
       ene bihotzak zer sendi duen nahi baiterautzut erran,  
       zure ezpain sakratuetarik ikasi nuen mintzairan.
    
       Ene deia amodioaren bidez zinuen entzun,
       eta gero oinazen erdian mundurat eman ninduzun;
       biziaren grazia lehenik, gero hoinbertze maitasun,
       berant jakin dut, ama maitea, zendako eman dautasun.
    
       Adierazi zerautanean odolak bere mintzoa,
       berriz gogoratu zitzerautan, o ama, zure altzoa;
       bai ta zure bularretik hartu esne on haren gozoa,
       orduz geroztik zurea naukan ene izaite osoa.
    
    
       (Hitzak: Fernando Aire Etxart, Xalbador) 

    Fernando Aire Etxart (Xalbador)

    La letra de Mundurat eman ninduzun es del poeta y bertsolari Fernando Aire (Xalbador). El poema lo popularizó Benito Lertxundi que lo incluyó en su disco Hitaz Oroit (Elkar, 1996). Mundurat eman ninduzun está dedicado a la madre y lo componen tres estrofas, cada estrofa cuenta con cuatro frases de rimas perfectas:
    1        denboran | dezadan | erran | mintzairan

    2        entzun | ninduzun | maitasun | dautasun

    3        mintzoa | altzoa | gozoa | osoa

    En el poema el autor rinde homenaje a su madre:

    Me trajiste al mundo
    Madre, como en aquella época en la que me tenías sobre tus rodillas,
    déjame que repose mi cabeza sobre tu pecho;
    ya que te quiero decir lo que siente mi corazón
    en el idioma que aprendí de tus sagrados labios.
    Oíste mi llamada mediante el amor
    y luego entre padecimientos me diste a luz;
    primero la gracia de la vida, luego tanto amor.
    He sabido tarde, querida madre, para qué me trajiste.
    Cuando la sangre me explicó su palabra,
    de nuevo me recordó, o madre, tu regazo;
    así como la dulzura de aquella leche que tomé de tus pechos,
    desde entonces todo mi ser es tuyo.


    Hitzak: Fernando Aire. Abeslaria: Leire Iribarne

    2014(e)ko urriaren 5(a), igandea

    2014-10-11, Bilbo Kantari

    Datorren larunbatean Bilbo Kantari saioa izango da. Hauxe da deialdia:
    • Eguna: urriak 11, larunbata
    • Tokia: Plaza Barria (Cafe Bar Bilbao ondoan)
    • Ordua: arratsaldeko 20:00etan

    2014(e)ko irailaren 29(a), astelehena

    Ardiak lerro-lerro

    Poema hau Mixel Camino gaztearen oroitzapenez egin zuen Manexek. Mixel Camino gaztea Donazaharrekoa zen eta Andeetako musika oso gogoko omen zuen, horrela Hego Ameriketara bidaia egin zuen eta Argentinan hilik aurkitu zuten bide bazter batean, heriotza argitu gabe geratu zen. Guzti honegatik, Astira mendia edo Ardiak lerro-lerro kantaren doinuari Andeetako oiartzuna antzemeten zaio.

       Ardiak lerrro-lerro (Astira mendian)   
    
       Ardiak lerro-lerro mendi maldan doatzi
       haize firfira batek deituz gorago beti.
       Ibai zola erreketan denak lotan sartzen dira.
       Zoin amultsua zautan gaua jasten mendira!
    
       Egunaz ixil bazen, gauaz pizten mendia.
       Belar punta bakotxak nasai dakar bizia.
       Gaztain ondotan kukuak joiten dauku soinua
       eta izarrekilan pestan dugu zerua.
    
       Oroituko naiz beti Arradoiko bazterrez,
       horrarat so gelditu bainaiz maiz bi begiez.
       Bainan orain ezin dut zangorik hor finkatu,
       bizi bihurri hunek bainau hortik urrundu.
    
    
       (Hitzak: Manex Pagola) 

    Manex Pagola

    La letra y música de Ardiak lerro lerro son del poeta y cantante Manex Pagola. El poema lo componen tres estrofas, cada estrofa cuenta con cuatro frases y las rimas van primer con segunda y tercera con cuarta, así tenemos:
    1        doatzi | beti        dira | mendira

    2        mendia | bizia        soinua | zerua

    3        bazterrez | begiez         finkatu | urrundu

    Es un poema triste. Nos situamos en un lugar lejano al que se ha debido emigrar o exiliar, y desde allí se recuerdan los tiempos pasados en la montaña y en la borda de la ladera del Arradoi. Las dos primeras estrofas nos describen la vida en la montaña contraponiendo el día y la noche.

    Ardiak lerro-lerro mendi maldan doatzi
    haize firfira batek deituz gorago beti.
    Ibai zola erreketan denak lotan sartzen dira.
    Zoin amultsua zautan gaua jausten mendira!
    El día y el atardecer

    Las ovejas van alineadas por la ladera del monte
    un leve viento las llama/empuja cada vez más arriba.
    En la hondonada de la regata todas se duermen.
    Qué cariñosamente cae la noche sobre la montaña.
    Egunaz ixil bazen, gauaz pizten mendia.
    Belar punta bakotxak nasai dakar bizia.
    Gaztain ondotan kukuak joiten dauku soinua
    eta izarrekilan pestan dugu zerua.
    La noche

    Callada de día, a la noche se enciende la montaña.
    Cada punta de hierba trae la vida abundantemente.
    Al lado del castaño el cuco nos canta su melodía
    y con las estrellas tenemos el cielo de fiesta.
    Oroituko naiz beti Arradoiko bazterrez,
    horrarat so gelditu bainaiz maiz bi begiez.
    Bainan orain ezin dut zangorik hor finkatu,
    bizi bihurri hunek bainau hortik urrundu.
    Recuerdo y nostalgia

    Siempre recordaré el lugar de Arradoi hacia
    allí he mirado frecuentemente con mis dos ojos.
    Pero ahora no puedo poner mis pies en Arradoi,
    esta cruel vida me ha alejado de allí.


    Musika eta hitzak: Manex Pagola

    2014(e)ko irailaren 22(a), astelehena

    2014-10-04: Euskal Jaia Gernikan

    Urtero bezala Gernikako Euskal Jaia datorkigu eta jai horren barruan Euskal Kantak kaleetan zehar kantatzea eta Euskal Herriko hainbat talde batzea da antolatzaileek daukaten helburu nagusia. Aurten, ekimena Urriaren 4an izango da. Jarraian egitarau osoa ikus dezakezue, baina Kantuzaleen ordutegia hau izango da:
    • 11,00tan: hamaiketakoa San Fidel Ikastolan
    • 12,00tan: Txupinazoa Merkurio iturrian eta Kantujiraren hasiera
    • 15,00etan: Herri Bazkaria, merkatu plazan. MENUA: Ganba eta pasta entsalada, sukalkia, postrea, ardoa eta kafea
    • Bazkalondoan: Kantak eta dantzak
    Bazkarirako txartelak saltzeko azken data irailaren 29a izango da. Kontu korrontea hau da: 2095-0043-10-9111010087 eta txartel bakoitzak 15,00 euro balio du.

    Hona hemen jaiaren egitarau osoa: