Ken Zazpi taldearen Hemen Gaude abestiaren hitzak Joseba Sarrionaindia idazlearenak dira
Azpititulak aukera daitezke euskaraz edo gazteleraz agertzeko
Hemen gaude Agian hasieran bertan ekibokatu ginen mundura euskaldun sortzean. Eta gero, gero ez genuen iraultzaren borrokatik apartatzen jakin. Esna-kantu bat abestu genion sehaska hutsari, eta goiz batez El Puertoko kartzelan esnatu ginen. Maite genituen gauzengatik erori ginen preso, baina gure maitasuna oraindik ez dago preso. Zorionez edo zorigaitzez, aunitz ekibokatu ekarri gintuzten deserriko azken ipurdi honetan bizi edo hiltzera. Eta bizi, estu, larri, ia mirariz, gainbizi gara eta bizitza ez da guretzat egundo izango, lehen zen bezalakoa harrezkero. Maite genituen gauzengatik erori ginen preso, baina gure maitasuna oraindik ez dago preso. Maite genituen gauzengatik erori ginen preso, baina gure maitasuna oraindik ez dago preso, ez dago preso. (Hitzak: Joseba Sarrionandia Uribelarrea)
Joseba Sarrionaindia es el autor de la letra de la canción Hemen Gaude de Ken Zazpi. Es posible activar los subtítulos del vídeo tanto en euskera como en español.
ErantzunEzabatu