2013(e)ko ekainaren 29(a), larunbata

Maitasunez hil

MAITASUNEZ HIL
(X. Lete / A. Valverde)

Hamairu urte nituanean,
oraindik galtza motxetan,
bere atzetik ibiltzen nintzen
herriko kale hotzetan;
prinzesa hura behar bezela
kortejatzeko lotsetan
bere etxera lagundu nahirik
eskolatik arratsetan.

"Oh, ez !", esaten zuen,
oraindik ez, gaztetxo naiz.
"Oh, ez !, inolaz ez,
etxera joan behar dut garaiz".

Hemezortzira ailegatuta
romantizismoz beterik
etzan posible eromen hura
bazter batera uzterik;
aingeru harek ez zidan sortzen
sufrimentua besterik,
sekulan ere ez nuen lortu
bi besoetan hartzerik.

"Oh ez !", esaten zidan,
"maitemintzeko gaztea naiz.
Oh, ez! , oraindik ez
lotsa ematen dit ta ez dut nahi".

Lotsaren lotsez pasa ta gero
dozenerdi bat eskutik,
pentsatu zuen komeni zela
sartzea bide estutik;
eta nik nola oraindik ere
jarraitzen nuen gertutik,
ezkondutzia eskatu nion
ez bazitzaion inportik.

"Oh, ez! ", erantzun zidan,
"aspertzen nauzu, zoaz apaiz.
Oh, ez!, inolaz ez,
beste batekin ezkontzen naiz".

Festa batean ikusi nuen
handik zortzi bat urtera,
ta hotz-hotzean ausartu nintzen
sagar helduen hartzera,
irrifar doble makur batekin
izkutatu zen atzera:
ez zen ausartzen bere zezena
adarrez adornatzera.

"Oh, ez!, ez da posible,
horrelakorik ez nuke nahi.
Oh, ez! , inolaz ez,
ni etxekoandre jator bat naiz."


Mutilzartuta bizi nintzela
laugarren piso batian,
behin uste gabe topatu nuen
gure etxeko atian ...
bere onenak gastatutako
alarguna zen artian,
eta honela erantzun zidan,
oraingoz bion kaltian:

"Oh, ez! , orain ia ez,
nahiz eta zutaz pentsatu maiz.
Oh, ez!, inolaz ez,
oheratzeko zahartu naiz." (BI)





2013(e)ko ekainaren 26(a), asteazkena

2013-06-28, ostirala, entsegua



Ekainaren entsegu eta kantujirarako deialdia:
  • Eguna: ekainaren 28an, ostirala 
  • Ordua: 19:00etan
  • Tokia: Kristo Baseliza
Antton Valverderen abesti hauek prestatuko ditugu:
  • IPARRAGIRRE ABILA DELA (gure kantutegian bilatu)
  • NERE SENTIMENTUA (gure kantutegian bilatu)
  • MAITASUNEZ HIL (hitzak hemendik hartu)

2013(e)ko ekainaren 3(a), astelehena

2013-06-15, Balmaseda: Euskal Ezkontza

Balmasedako Nafarroa Kanta Taldea kideek gonbidapena luzatu digute, hona hemen haien posta elektronikoaren kopia:


2013-06-02   
Gabon!

Ekainaren 15ean, larunbatean, ospatuko da Balmasedako euskal ezkontza. Prestaketak primeran doaz. Animatzen bazarete esaidazue zenbat etorriko zineten bazkarira tiketak gordetzeko. Tiketa 9 eurotan saltzen da. Antikrisis!

  • Eguerdian hasiko da...
  • Hamaiketakoa eta kalejira
  • Ostean antzerkia, trikipoteoa eta bazkaria
  • Kafearekin abestuko dugu
  • Sokatira
  • Erromeria

Egun konpletoa!

Jai horretan herriko 200 lagun inguruk hartzen dute parte. Balmaseda beste modu batez ezagutzeko modu bat da...

Anima zaitezte ba!





Nuestros colegas de Balmaseda nos invitan a la boda vasca que están organizando. Será el sábado 15 de junio y es una fiesta para pasar el día completo. La comida popular cuesta 9 euros. La fiesta se desarrollará según el siguiente  programa:

  • 12:00 Encuentro con la novia y hamaiketako en la plaza San Juan
  • 12:30 Pasacalles hasta la plaza San Severino
  • 13:00 Boda. Aurresku, jota, arin-arin. Foto del grupo
  • 13:45 Trikipoteo
  • 15:00 Comida popular
  • 15:45 Sobremesa con música y canciones
  • 18:00 Sokatira
  • 19:00 Romería

2013(e)ko ekainaren 2(a), igandea