2013(e)ko maiatzaren 5(a), igandea

20. fitxa

Kapitalismoak


Sakatu hemen PDF fitxa jaisteko
Pulsar aquí para bajar la ficha PDF





Sakatu hemen MP3 fitxategia jaisteko
Pulsar aquí para bajar el archivo MP3




Jesus Mari Markiegi

Kapitalismoak abestiaren hitzak eta musika Jesus Mari Markiegi arrasatearrarenak dira, Jesus Mari Markiegi Aiastui (lagunek "Motriko" bezala ezagutzen zutena) ETAko kidea zen eta 1975eko maiatzaren 14an Gernikan hil zuen Guardia Zibilak, 20 urte zituela. Garai hartan komunikabide guztiak erregimenaren menpekoak ziren eta zentsura oso zorrotza zen, dena den gertaera entzutetsua izan zen eta herriak bere gogoan gorde izan du goiza hartan jazo zena. Dirudienez gauzak horrela gertatu ziren.


1975eko maiatzaren 14an, goizaldeko seitan Guardia Zibilak pisu baten miaketa hasi zuen Gernikan. Atarira irten ziren jabeak, Iñaki Garai eta Blanca Salegi, eta Guardia Zibilak inor gehiago ote zegoen pisuan galdetzean, baietz erantzun zuten, bi gazte bazirela. Bitartean, bi gazte horiek, Jesus Mari Markiegi haietariko bat zelarik, leiho batetik alde egiten saiatu ziren, eta etxetik irtetean Guardia Zibilen teniente batekin topo egin zuten, tiroak elkar gurutzatu ondoren tenientea hilda gertatu zen eta bi gazteak zaurituak.


Gazte batek mendi aldera jo zuen, Ajangiz aldera, eta bestea Gernikako hiri barnerantz abiatu zen. Azken honek alde egitea lortuko zuen, baina ez lehenengoak.


Guardia Zibilen tenientea Bilboko hospitalera igorri zuten, eta orduan jazo zen azalpen ofizialik gabeko gertaera: Iñaki Garai eta Blanca Salegi tiroz hil zituzten zibilek. Gorbernuaren bertsioan ez da gehiagorik adierazten tiroketa bat gertatu zela baino. Bainan jakina da Iñaki eta Blanca armarik ez zituztela eta ordurako atxilotuak zeudela, horregatik susmatzen da Guardia Zibilak buruturiko exekuzio bat izan zela.



Iñaki Garai eta Blanca Salegi senar-emaztearen hilobia


Bi ordu beranduago, zortzi t'erdiak aldera, Jesus Mari Markiegi aurkitu zuten zibilek Ajangiz aldeko baserri batean. Jesus Marik, zauriturik, laguntza eskatu zuen Mendieta auzoan eta bertako txabola batean gorde zen. Guardia Zibilek topatu eta metrailatuz hil zuten. Jesus Marik 20 urte zituen eta bere gorputzari 40 balatik gora sartu zizkioten.


Neure txiki polita

Gorbeiako haizea

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina