2013(e)ko martxoaren 24(a), igandea

Euskal Herria Kantuz web gunea


GARA egunkariaren ekimenez Euskal Herria Kantuz liburuxka sortu da. Kantutegi honek 101 kantu biltzen ditu. Laster liburuxkak banatuko dira herriz-herri, bitartean hona hemen liburuxkaren ale digitala:

2013(e)ko martxoaren 23(a), larunbata

Aberri Eguna: Kantujira Iruñean

Datorren martxoaren 31an, Iruñean ospatuko da Aberri Eguna. Hori dela eta, Orreaga Fundazioa elkartetik Kantujira berezia antolatu dute. Eguerdiko 13:30ean Foruen Monumentuan hasiko da, ondoren Iruñeako kaleak zeharkatuko ditugu: Gaztelu plaza, Jabier jaitsiera, Estafeta, Kuria, Nabarreria karrika, Udaletxeko plazan amaitzeko. Jendetza handia espero dugu bertan, eta guztion artean euskal kantak bere oihartzun propioa izatea gustatuko litzaiguke.

2013(e)ko martxoaren 21(a), osteguna

Korrika amaierako kantujira Baionan


18. Korrika badoa aurrera bere helmuga Baiona delarik. Baionan Kantuz taldeak Korrika amaierako KANTUJIRA antolatu du. Eguerdiko 13:30ean Merkatuko plazatik abiatuko da. Arratsaldeko 17:00ak inguruan ere kantujiran jarraitzeko aukera izango dugu.

Korrika eta Plentzia

Bihar, ostiralak 22. arratsaldeko lauterdietan 18. Korrika pasatuko zaigu Plentziatik eta Plentzia Kantagunekook gure babesa eman nahi diogu Korrikari euskal zaleak garen heinean. Hori dela eta, ahal dugun guztiok, bihar arratsaldeko lauetan Gurea tabernaren aurrean, geratuko gara Korrikari eta euskerari gure babesa eta laguntza emateko.

2013(e)ko martxoaren 10(a), igandea

2013-03-22, ostirala, entsegua



Martxoko azken entsegu eta kantujirarako deialdia:
  • Eguna: martxoaren 22an, ostirala 
  • Ordua: 19:00etan
  • Tokia: Kristo Baseliza
Entsegu honetan Gorka Knörr arabarrak ezagutzera eman zuen Katalintxu abesti herrikoia ikasiko dugu (Kantutegiko 103. orrialdean eta CD-aren 103. abestia). Saio honi lotuta 17. fitxa  fitxa prestatu da.

Convocatoria del último ensayo y kantujira de marzo:
  • Día: 22 de marzo, viernes 
  • Hora: 19:00 h
  • Lugar: Ermita del Cristo
En el ensayo aprenderemos a cantar Katalintxu (página 103 del cancionero y nº 103 en el CD de ensayos) que popularizó Gorka Knörr. Como complemento a esta sesión se ha redactado su correspondiente ficha (17. fitxa).