2013(e)ko urtarrilaren 6(a), igandea

Bai Euskarari

Bai Euskarari izenarekin hainbat kanpaina eta ekimen antolatu dira Euskal Herrian euskeraren alde. Izen horretako lehen ekintza, eta aipagarriena, Euskaltzaindiak sustatu zuen 1978an. Bai Euskarari kanpaina dela eta, dozenaka euskal abeslarik LP bat grabatu zuten.

Bai Euskarari kanpainaren abesti nagusia ere horrelaxe, Bai Euskarari, deitzen zen eta hitzak Telesforo Mozónorenak ziren, abeslariak Pantxoa eta Peio ziren. Bai Euskarari kanpaina jaialdi erraldoi batekin bukatu zen San Mames futbol zelaian.

Bai Euskarari ekimenaren bukaerako ekitaldian, 1978ko ekainaren 17an, disko hau grabatu zen:
Bai Euskarari kanpaina berriro abiatu zen 1998an, orduan Kontseiluak sustatua. Ekimena XXI. mendeko Akordioa: Bai Euskarari! izendatu zen. 1998ko urrian hasi eta urte bereko abenduan bukatu zen, herriz herri hainbat ekitaldi eginda. Euskal Herri osoan 200 batzorde inguru eratu ziren, hitzarmenaren aldeko atxikimenduak jaso, Kontseiluak euskararen alde egindako proposamena kalez kale aurkeztu, eta herritarren aldekotasuna agerrarazteko.

1998ko abenduaren 26an amaierako ekitaldia egin zuten, aldi berean Agilera, Anoeta, Mendizorrotz, El Sadar eta San Mames futbol zelaietan, 120.000 bat lagun bilduta, eta beste milaka lagun batzuk kanpoan sartu ezinik geldituta.


Se han organizado distintas iniciativas a favor del euskera bajo la denominación Bai Euskarari, la primera de las campañas la organizó la misma Euskaltzaindia en 1978, pues en aquel momento no existía ninguna estructura legal capaz de afrontar el reto. La campaña fue un rotundo éxito y finalizó con una gran fiesta celebrada en San Mamés el 17 de junio de 1978. Participó una gran cantidad de artistas y la canción central se tituló, precisamente, Bai Euskarari y fue compuesta por Telesforo Monzón e interpretada por el dúo Pantxoa eta Peio.

En 1998 se celebró otra campaña similar, esta vez promovida por Kontseilua, y su acto central fue un concierto simultáneo celebrado, el 26 de diciembre de 1998, en los campos de futbol de Agilera, Anoeta, Mendizorrotz, El Sadar y San Mamés. Concierto al que asistieron más de 120.000 espectadores.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina